Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko urteko lehen martxa bihar izango da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Biziz Bizi
Hilero egiten duen moduan, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxa antolatuko du bihar, urtarrilak 25. Urteko lehena izango da eta ohi dutenez, Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira.
Bidegorria Orain martxaren urteko lehena antolatuko du bihar, urtarrilak 25, Biziz Bizi elkarteak. Martxan Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzen jarraituko parte-hartzaileek eta XXXIV. edizioa izango da.
Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira 11:00etan eta guztira 25 kilometro egingo dituzte, hauxe aldarrikatuz: «Lau martxa baino ez zaizkigu geratzen Areetara egin genuen kopurura iristeko. Horrela lortu genuen hango bidegorria. Nahiago genuen aparkalekuak kendu eta diru gutxiago gastatu. Laster irekiko da bidegorria Basaurira, baina Galdakaora ere seguru joan nahi dugu».
Honezkero 30 martxa baino gehiago egin dituzte aldarrikapen honen harira eta «horrela jarraituko dugu lortu arte!».