Binakako Serie B Txapelketako partida hartuko du bihar Unkina pilotalekuak

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Pilotaren Txokoa

Unkina pilotalekuak Binakako Serie B Txapelketako partida hartu du bihar, Larrazabal-Eskiroz eta Exposito-Gaskue bikoteen artekoa. Aurretik, pilota goxuko desafioa jokatuko dute Uriarte-Barrenetxea eta Beitia-Gonzalez bikoteek.

Binakako Serie B Txapelketa partida ikusteko aukera izango da bihar, abenduak 23, Usansoloko Unkina pilotalekuan. Zehazki, LarrazabalEskiroz eta ExpositoGaskue bikoteen artekoa lehiatuko da Unkinako frontoian.

Partida 18:30ean izango da eta aurretik pilota goxuko desafioa lehiatuko dute bi bikoteek: UriarteBarrenetxea eta BeitiaGonzalez.

Hitzordurako sarrerak eskuragai daude Iturritxu Tabernan 10 euroko prezioan.