BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Udal-hauteskundeak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • BIDEOA | Udan irekiko dute Elexaldeko igerilekuetako taberna

      2023-03-31
      0
    • Disuasio-aparkalekuak jartzeko asmoa du Galdakaoko Udalak

      2023-03-31
      0
    • Usansoloko ospitalean pediatria- eta erditze-zerbitzuak eskaintzea eskatu du Galdakaok

      2023-03-31
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko manifestazioa egingo da bihar

      2023-03-31
      0
    • Aingeru Garay eskiatzaileak Espainiako Erraldoi Txapelketa irabazi du

      2023-03-30
      0
    • 'Goazen 9.0' eta 'Besteen begiradak' ikuskizunak hartuko ditu Torrezabalek asteburuan

      2023-03-30
      0
    • Plataformek sinadurak bilduko dituzte Galdakaoko udal-hauteskundeetara aurkezteko

      2023-03-30
      0
    • Herritarrei informazioa eskaintzeko bederatzi panel jarri ditu Galdakaoko Udalak

      2023-03-29
      0
    • Kale batzuetako antolaketa aldatuta egongo da Ibarluzeko bizitokiak eraikitzen dituzten bitartean

      2023-03-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Koldo Cuñado: «Epaile izateko ogibidea gastu bat da guretzat, ez onura ekonomiko ...

      2023-03-20
      0
    • Manu Rodríguez: «Pentsioetan egindako igoerak ez dira minimora heltzen»

      2023-03-20
      0
    • Izaskun Rekalde: «Euskararen normalizaziorako, politikoek erabaki ausartak hartu behar dituzte»

      2023-02-20
      0
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Auto hegalariak», Julen Gabiria

      2023-03-20
      0
    • «Lege zaharra, herriarena», Yayone Altuna

      2023-03-20
      0
    • «Laia eta Laieta», Manu Etxebarria

      2023-03-20
      0
    • «Osakidetzari enpatia falta zaio», Ainara Artetxe

      2023-03-06
      0
    • «Berbiktimizatzen», Ainara G. Goitiandia

      2023-02-20
      0
    • «Ligatzea sare sozialetan», Maria Casillas

      2023-02-20
      0
    • «Kandelario lario», Manu Etxebarria

      2023-02-20
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Antsietatea, etsai ikusezin eta ohikoa

      2023-03-20
      0
    • Islak 9 iruditan

      2023-02-20
      0
    • Rubén Marzo: «Gure pazienteak etxean bezala sentitzea nahi dugu»  | Publierreportajea

      2023-02-17
      0
    • Olabarrietako auzokideak, ondare katalogoaren kontra

      2023-02-17
      0
    • BinkeTx jaio da, gure herrikideak ‘txalenge’ baten aurrean proban jartzeko bideoak

      2023-02-12
      0
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Udal-hauteskundeak
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Bizkai haurreskola bertatik kentzea erabaki dute Udalak eta hezitzaileek

Bizkai haurreskola bertatik kentzea erabaki dute Udalak eta hezitzaileek

Binke
2021-02-18
220
0

Azpiegitura arazoa
BINKE / 2021eko otsaila

Bizkai haurreskola bertatik kentzea erabaki dute Udalak eta hezitzaileek

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Bizkai haurreskola Lapurdi inguruko beste eraikin berri batean egin beharko dela iragarri dute gaur, Udalak eta hezitzaileek elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoan. Bertan ez jarraitzeko erabakiaren aurrean, alternatiba aztertzen ari da orain erakunde galdakoztarra.

Bizkai kaleko haurreskola txiki geratu zenean Agirre Lehendakari plazan eraiki zuen berria aurreko Udal Gobernuak. Baina hau ere txiki geratu eta aireztapen zein tenperatura arazoak dituenez, haurreskola bertatik kendu eta beste toki batean —eta eraikin bakarrean— eraikitzea adostu dute eskolako hezitzaileek eta Galdakaoko Udalak. Gaur eman dute horren berri, plazako haurreskolaren aurrean hezitzaileek eta Udal ordezkariek elkarrekin eskaini duten prentsaurrean.

«Oinordetzan hartu dogun arazo bati irtenbidea emon gura deutsagu» esanez hasi du gaurko agerraldia Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, «plaza honetako haurreskolan 44 ume baino ez diralako sartzen eta, beraz, beste erdiek Bizkai kaleko aurreko eraikinean egon behar dabelako».

Ordea, ez omen dira horiek haurreskola honek dituen arazo bakarrak, Laura Valiente Bizkai haurreskolako koordinatzaileak esan duenaren arabera: «Hasieratik jakin eta esan genduan haurreskola honek arazoak emongo ebazala, eta holan da: txiki geratu da zerogarren minututik eta bi eraikinetan banatuta egoteak kudeaketa oso zaila dakar, ez dago aireztapen egokirik, eguzkiak aurrez-aurre jotzen dauanean tenperaturak izugarri altuak dira, gelak oso txikiak dira, patiora ezin gaitekez irten —bi urte arteko umeak daukaguzalako hemen eta barroteen artetik burua sartu ahal dabelako—…».

Arazo horren aurrean, alternatibak bilatzeko lanean hasi zen Udala. Olaia Parra Parte Hartzerako zinegotziak azaldu du 2019ko abenduan hasi zirela guraso, hezitzaile eta inguruko ostalariekin hitz egiten, «eurekaz batera prozesu parte-hartzailea abian jarri eta alkarregaz haurreskola honi irtenbide bat emon guran».

Bilera horietatik bost proposamen atera zituzten, ondoko planoan ikus daitekeen moduan:

  1. Haurreskola bere horretan mantentzea baina barrutik egokitzea.
  2. Haurreskola bera plazaren beste aldeko eskilarak arte luzatzea.
  3. Aperribaiko Katamar haurreskola indartzea.
  4. Lapurdiko multikirol kantxan haurreskola berria eraikitzea.
  5. Lapurdiko parkingean haurreskola berria eraikitzea.

Bost proposamen horietatik oraindik ez dute erabaki zehazki zer egin, baina argi duten gauza bakarra egungo —bai Bizkai kaleko zein Agirre Lehendakari plazako— eraikinetatik alde egin behar dutela da. Valientek argi esan du: «Haurreskola honi partxeak jartzeak edo handitzeak ez deusku balio, aireztapen, patio, tenperatura… eta gainontzeko arazo berakaz jarraituko gendulako; eraikin barria behar dogu».

Hezitzaile eta gurasoek hartutako erabakia Udalak entzunda «guri orain alternatiba bat bilatzea baino ez jaku geratzen», esan du Asier Egiraun Hezkuntza eta Hirigintzako zinegotziak, eta gaineratu: «Gure aukerarik gustukoena, behar doguzan 73 umeen plazak bateratu ahal izateko, Lapurdiko parkingaren aldamenean eraikin bakarra sortzea da, baina ondo ikertu behar dogu horretarako aukerarik dagoan». Kurtzea inguruko bi urte arteko umeentzako eskola denez, argi azpimarratu dute herrigunean egon behar duela Bizkai haurreskola berriak.

«Prozesu luzea» izango dela iragarri du Egiraunek, «faktore asko hartu behar diralako kontutan proiektu potolo honetan», baina Bizkai haurreskolak Bizkai kalean eta Agirre Lehendakari plazan egoteari utziko diola errealitate bat da honezkero.

Bizkai kaleko haurreskola alokairuan du Udalak, baina plazako eraikin horrekin, zer egingo da eskola hortik kentzen denean? Horixe bera galdetu die prentsak gaurko agerraldian parte hartu duten udal ordezkariei, eta «eraikin honi zein erabilera emon erabakitzeko beste prozesu parte-hartzaile bat jarriko dogu martxan» erantzun dute Parra eta Egiraun zinegotziek.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Urtarrileko Binkekide irabazleak: Iñaki Sarriugarte eta Irune ...

Hurrengo albistea

Bitxi zaharrak berziklatzeko aukera dozu, herrian bertan ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Metroaren 5. linea egin ahal izatea Europako funtsek erabakiko dute; Aldundiak eta Jaurlaritzak bestela, ezin

    2021-01-13
    Binke
  • Aktualitatea

    Bidegorriaren aldeko zazpigarren martxa zapatu honetan izango da

    2022-04-27
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakao eta ospitalearen arteko lanak berriz lizitatuko ditu ETSk

    2023-03-13
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Santakurtzetako desfilea 59 iruditan

    2022-09-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Andra Mari dantza taldea AEBetako erreportaje batean agertu da

    2021-01-30
    Binke
  • Aktualitatea

    Adin guztiei zuzendutako bost ikuskizun hartuko ditu Torrezabalek otsailera bitarte

    2023-01-11
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

BIDEOA | Udan irekiko dute Elexaldeko igerilekuetako taberna

Herritarrentzat urte askotan zehar erreferente izan den Elexalde auzoko igerilekuetako taberna udan irekiko da, hogei urte baino...
  • Disuasio-aparkalekuak jartzeko asmoa du Galdakaoko Udalak

    Galdakao
    2023-03-31
  • Usansoloko ospitalean pediatria- eta erditze-zerbitzuak eskaintzea eskatu du Galdakaok

    Usansolo
    2023-03-31
  • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko manifestazioa egingo da bihar

    Usansolo
    2023-03-31
  • Aingeru Garay eskiatzaileak Espainiako Erraldoi Txapelketa irabazi du

    Galdakao
    2023-03-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...