Bizkaibusek aldaketak egingo ditu bihar Galdakaon, Gabon Zaharreko lasterketaren ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Europa Press
Bihar, urteko azken egunarekin batera, urteroko Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketa helduko da Galdakaora. Honen ondorioz, Bizkaibusek aldaketak egingo ditu herriko zerbitzuan eta autoentzat ere mozketak izango dira.
Egun bat baino ez da falta urtea amaitzeko eta tradizio denez, Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketa hartuko du Galdakaok aurten ere. Edizio honetako lasterketa zortzi kategoriatan banatuko da, BINKEk jaso zuen moduan.
Ekitaldiaren antolakuntza errazteko asmoz, Bizkaibusek aldaketa hauek egingo ditu herriko zerbitzuan 15:00etatik 20:00etara:
A3631 Bilbo-Galdakao-Larrabetzu
Kenduko diren geralekuak:
- Larrebetzuko norabidean: Juan Bautista Uriarte 16, udaletxea, Zabalgane eta Bizkai 12
- Bilboko norabidean: Abusu, Zabalgane, udaletxea, Juan Bautista Uriarte 37, Juan Bautista Uriarte 27 eta Bizkai
Hauen ordez Larrabetzuko norabidean Plazakoetxen (N-634) eta Abusun (N-634) geralekuak jarriko dituzte eta Bilboko norabidean Ibaizabalen jarriko dute geralekua.
A3641 Nerbioi Garaia-Arrigorriaga-Galdakaoko ospitalea
Kenduko diren geralekuak:
- Galdakaorantz: Zabalgane, udaletxea eta Juan Bautista Uriarte
- Orozko edo Urduñarantz: Abusu, Zabalgane, udaletxea eta Juan Bautista Uriarte 27
Hauen ordez bi norabideetan Plazakoetxen (N-634) eta Abusun (N-634) geralekuak jarriko dituzte.
A3642 Basauri-Galdakaoko ospitalea (Bengoetxe)
Kenduko diren geralekuak:
- Galdakaoko norabidean: Bengoetxe-La Troka, Sixta Barrenetxea, Urreta, anbulatorioa, udaletxea eta Zabalgane
- Etxebarriko norabidean: Abusu, Zabalgane, udaletxea, anbulatorioa, Urreta, Sixta Barrenetxea eta Bengoetxe-La Troka
Hauen ordez bi norabideetan Bengoetxe (N-634), Ibaizabal, Plazakoetxe (N-634) eta Abusu (N-634) geralekuak jarriko dituzte.
A3911 Bilbo-Galdakoko ospitalea-Lemoa-Durango
Kenduko diren geralekuak:
- Durangoko norabidean: Juan Bautista Uriarte 24, udaletxea eta Zabalgane
- Bilboko norabidean: Abusu, Juan Bautista Uriarte 27, udaletxea eta Zabalgane
Hauen ordez bi norabideetan Plazakoetxen (N-634) eta Abusun(N-634) geralekuak jarriko dituzte.
A3912 Galdakaoko ospitalea-Lemoa-Durango-Ermua-Eibar
Kenduko diren geralekuak:
- Eibarreko norabidean: Juan Bautista Uriarte 24, udaletxea eta Zabalgane
- Galdakaoko norabidea: Juan Bautista Uriarte 27, udaletxea, Zabalgane eta Abusu
Hauen ordez bi norabideetan Plazakoetxen (N-634) eta Abusun(N-634) geralekuak jarriko dituzte.
A3932 Galdakao-Metro Bolueta
Kenduko diren geralekuak:
- Galdakaoko norabidean: Bengoetxe-La Troka, Sixta Barrenetxea, Urreta, anbulatorioa, udaletxea eta Zabalgane
- Bilboko norabidean: Abusu, Zabalgane, udaletxea, anbulatorioa, Urreta, Sixta Barrenetxea eta Bengoetxe-La Troka
Behin-behineko geltokiak Galdakaoko norabidean: Bengoetxe (N-634), Ibaizabal, Plazakoetxe (N-634) eta Abusu (N-634). Behin behineko geltokia Bilboko norabidean: anbulatorioa.
Autoei dagokienez, 08:00etatik aurrera debekatuta egongo da Juan Bautista Uriarte, Zamakoa eta Lapurdi kaleetan (Zamakoa eta Altzadi artean) aparkatzea. Halaber, 15:00etatik 20:00ak arte Juan Bautista Uriarte kalea Plazakoetxetik Udaletxeraino eta Zamakoa kalea Pintxazoaren biribilguneraino ibilgailuentzat moztuko dira.
Era berean, 17:20tik 18:00etara Zamakoa kaletik Altzadiko biribilgunerako sarbidea moztuta egongo da.
Bestalde, 15:00etatik 19:30era ezin izango da Juan Bautista Uriarte kaleko garajeetara sartu,
ez eta Ganekogorta kalekoetara ere, eta Euskadi kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da.
Azkenik, 15:30etik 20:00etara ezin izango da Errekalde bidean sartu, baimendutako pertsonak
eta auzokideak izan ezik.