Boiseko Oinkari Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskal Kultura
Bihar, ekainak 30, Boiseko Oinkari Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Galdakaon Udaberri jaialdiaren barruan. Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta, saioa Santi Brouard enparantzan izango da 20:00etan.
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak saio berezia antolatu du biharko Santi Brouard enparantzan, izan ere, gonbidatuak izango ditu: Boiseko Oinkari Dantza Taldeko kideak. Amerikarrak 20:00etan arituko dira Santi Brouard enparantzan Udaberri jaialdiaren barruan eskainiko duten emanaldian.
Andra Mari Dantza Taldea 2005ean joan zen Boisera bertan bost urterik behin egiten den diaspora jaialdira eta han Oinkari Dantza Taldeko kideak ezagutu zituzten. Ordutik, harremana harreman estua dute eta Boiseko taldea Euskal Herrira etorri da zenbaitetan ikuskizunak eskaintzera eta hemengo dantzak ikastera. Halaber, Andra Mariko Andra Mariko dantza irakasle batzuk bertara joan izan dira erakustera.
Oraingoan beste behin etorri dira Euskal Herrira eta Donostian Goizaldi Dantza Taldearekin eta Iruñean Ortzadar taldearekin izan dira. Bihar berriz Galdakaon izango dira Andra Mari Dantza Taldearekin batera Santi Brouard enparantzan ‘Garagarrilak dantzan’ emanaldia eskaintzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, euria egiten badu saioa frontoian izango da.