Botox dosi ilegalak atzeman ditu Espainiako Guardia Zibilak Galdakaon

Argazkia: Espainiako Guardia Zibila.

Espainiako Guardia Zibilak 10.000 botox dosi inguru atzeman ditu, eta bederatzi pertsona atxilotu ditu Espainiako hainbat probintziatan. Bizkaian lau herritan egin dituzte miaketak klinika klandestinoetan legez kanpoko medikuntza estetikoa praktikatzeagatik, tartean Galdakaon.

Bederatzi pertsona atxilotu ditu Espainiako Guardia Zibilak, medikuntza estetiko klandestinoaren aurka egindako operazio batean 10.000 botox dosi ilegal atzeman ostean.

Bartzelonan, Las Palmasen eta Asturiasen bost atxiloketa burutu ditu Guardia Zibiliak, eta Bizkaian beste lau. Zehazki, Galdakaon, Basaurin, Bilbon eta Barakaldon egin dituzte miaketak.

2025eko martxoan Forondako aireportuan, Gasteizen, abiatu zuten ikerketa, Hego Koreatik eta Vietnamdik zetozen hainbat pakete susmagarri aurkitu ondoren. Sendagaiak eta osasun-produktuak zeramatzaten, baimenik gabe. 

Botox dosiak, azido hialuronikoa eta diabetesa tratatzeko botikak zeuden horien artean, eta, ikertzaileen arabera, modu irregularrean merkaturatzen zituzten. Antza, pisua galtzen laguntzeko saltzen zuten azken hori.

Osasun-prestakuntzarik gabeko pertsonak eta ile-apaindegietan, baimendu gabeko estetika-zentroetan eta etxebizitza partikularretan legez kanpoko produktuak erabiliz tratamendu estetikoak egiten omen zituzten profesionalak daude inplikatuen artean.

Operazioan erabiltzeko prest zeuden 10.000 botox-dosi eta azido hialuronikoko 200 dositik gora atzeman zituen Guardia Zibilak, eta baita 115.000 euro baino gehiago, legez kanpoko tratemendu horien bidez lortutako etekinetatik eratorritakoak.

Osasun publikoaren aurkako delituak egotzi dizkiete atxilotu eta ikertuei, eta baita intrusismo profesionala ere horietako batzuei.

situs togel

situs toto