Bozkatzera joan zirenen %100ak Espainiako Errepublikaren alde egin zuen Galdakaon
Politika
BINKE / 2022ko maiatza
Bozkatzera joan zirenen %100ak Espainiako Errepublikaren alde egin zuen Galdakaon
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Elkarrekin Podemos-IU
Errepublika edo monarkia gurago duten jakiteko galdeketa ez-loteslea egin zuten zapatuan espainiar estatuko zenbait herritan. Galdakaon ere antolatu zuten herri-kontsulta Ezker Anitza eta Podemoseko kideek, eta bozkatzera 205 pertsona joan ziren. Guztiek egin zuten errepublikaren alde.
Espainiar estatuko herritarrek monarkia parlamentarioarekin jarraitzea ala aldiz, errepublikaren alde egitea gurago duten bozkatu ahal izan zuten maiatzaren 14an, baita Galdakaon ere. Galdeketa ez zen loteslea izan, herri-kontsulta baino ez zelako, eta Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika Herri-Kontsultaren Plataformak antolatu zuen.
Galdakaon 205 pertsonek bozkatu zuten hautetsontzia Iturrondo plazan izan zen tartean, 11:00 eta 13:30 bitarte, eta bozkatu zuten guztiek egin zuten Espainiako Errepublikaren alde.
Bizkaian 16 bozkaleku jarri zituzten 11 herritan banatuta. Hego Euskal Herriko lau lurraldeen datuak bateratuta, gure lurraldea izan zen parte-hartzerik handiena izan zuena 18.147 botorekin —horietatik 13.437 Nafarroan eta 4.710 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan—, Kataluniak eta Andaluziak jarraituta, 15.599 eta 12.889 botorekin hurrenez hurren.
Parte-hartze zerrendaren kontrako muturrean berriz Aragoi eta Melilla daude, ez baizuten errepublikaren edo monarkiaren aldeko bozkalekurik jartzeko asmorik ere erakutsi.
Galdakaoko kontsultaren ardura Galdakao Bizirik-Ezker Anitzak eta Podemos Galdakao alderdiek izan zuten.
Honatx galdeketako arduradunek bidalitako datuak: