CAF enpresak eraikiko ditu Metroaren 5. lineako trenak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Metro Bilbao
Etxebarri eta Galdakao artean egingo den Metroaren 5. lineako trenak CAF enpresak eraikiko ditu. Euskotrenek iragarri duenez, 60 milioi euroko aurrekontua izango dute lanek eta 2027rako amaituta egotea aurreikusi dute.
Aurrera doa Galdakao eta Usansolora Metroa heltzeko proiektua. Euskal Trenbide Sareak hiru zatien obrak esleitu ditu: Sarratu-Aperribai, Aperribai-Galdakao eta Galdakao-Ospitalea. Binkek jaso zuen moduan, 231 euro baino gehiagotan esleitu ditu eta zati bakoitzak epe ezberdinak izango ditu.
Orain ibilbide guzti horretako trenak eraikitzeko lanak esleitu ditu, CAF enpresa gipuzkoarrari. Guztira bost tren egingo dituzte eta aurrekontua 60 miloi euro ingurukoa da.
Unitate bakoitza lau autok osatuko dute, Metroaren 3. linea eta Bizkaiko gainerako tren zerbitzuen baino bat gehiago. Unitateko auto guztiak bide gardenen bidez komunikatuta egongo dira, eta «erabiltzaile guztien irisgarritasuna eta segurtasuna errazteko teknologiak izango dituzte».
Trenak 2026an eta 2027an zehar amaitzeko konpromisoa hartu du CAF-ek, Bilboko metroaren hedadura berri horren tunelak eta geltokiak eraikitzeko lanak amaitzen direnerako nahikoa denboraz.