Consuelo Ordoñezek Galdakaoko Gazte Eguna salatu du bere sareetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak pasa den maiatzaren 6an ospatu zen Galdakaoko Gazte Eguna salatu du bere sare sozialetan. Ordoñezen hitzetan, «terrorista odoltsuek Europako txoko honetan duten gurtzaren beste erakusgarri bat» izan zen Galdakaoko hitzordua.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak Galdakaoko Gazte Eguna salatu du bere sare sozialetan. Zehazki, Twitterren bitartez adierazi du maiatzaren 6an ospatu zen hitzordua «terrorista odoltsuek Europako txoko honetan duten gurtzaren beste erakusgarri bat» izan zela.
Ordoñezek jarritako txioan hauxe adierazten du ere: «Txapote, Bienzobas eta gainerakoak, horiek dira beren erreferenteak. Imajinatzen al duzue hori gertatzen den beste tokirik?».
Ildo honetan agertu da ere Mari Carmen Sánchez Galdakaoko PPren alkategaia. Twiterren bitartez ere hauxe adierazi du: «Galdakaoko PPtik salatu nahi dugu berriro ere Gazte Egunean Udalaren karpa batekin presoen askatasuna eskatu dela».