Dantza plaza gidatua antolatuko du Andra Mari Dantza Taldeak zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Dantz-Ango
Andra Mari Dantza Taldeak dantza plaza gidatua antolatuko du zapatuan. Santi Brouard enparantzan izango da 12:30ean eta publiko guztiarentzat dago zuzendua.
Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu Andra Mari Dantza Taldeak Galdakaon eta zapatuan berriz ere dantza giroa jarriko du herrian. Galdakoztarrek dantza plaza gidatua antolatuko dute Santi Brouard enparantzan, 12:30ean.
Euria izatekotan, Santi Brouard enparantzaren ordez Gandasegiko arkupeetan izango dela azaldu du taldeak.
Publiko guztiarentzat dago zuzendua saio, izan ere, «dantzan jakin ala ez, helburua dantzaren bidez ondo pasatzea da», Andra Maritik azpimarratu dutenez.«Ez dago aitzakiarik, hartu lagunak eta erdu dantzara», animatu dute taldetik.