Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko langileentzat | AGINKE!
Aginke!
BINKE / 2020ko otsaila
Dirusaria egongo da irribarre egiten duten Udaleko langileentzat
Herritarren aurrean irribarretsu eta jator erantzuten duten Udaleko langileei dirusari gehigarri bat ordainduko die Udalak datorren hilabeteko soldatatik aurrera. Funtzionarioak ez badira ere, «plus» hori Torrezabal Kultur Etxeko zinemako langileetan ere aplikatuko da. Ia ba eraginik sortzen duen!
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!