Domekan antolatuko da Galdakaoko III. Txakurkros lasterketa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Unai Morán
Zuzen Adventure Teamek eta Galdakaoko Udalak antolatzen duten Txakurkros lasterketaren hirugarren edizioa domekan, abenduak 17, egingo da 10:00etatik aurrera. Ibilbideak 6,8 kilometroko luzera izango du eta izena emateko epea zabalik dago.
Domekan, abenduak 18, ospatuko da Galdakaoko III. Txakurkros lasterketa goizeko 10:00etatik aurrera. Izena emateko epea zabalik dago eta www.sportmaniacs.com webgunean eta zuzenadventure@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke.
Ibilbidea anbulatorioaren inguruan hasi eta amaituko da eta guztira parte-hartzaileek 6,8 kilometro egingo dituzte, 240 metroko desnibelarekin. Lasterketa 10:00etan hasiko da baina aurreko egunean eta domekan bertan albaitaritza kontrola eta materialen berrikuspena egingo dira anbulatorioan. Behin froga amaituta, sari banaketa eta jatekoa izango dira 12:30etan.
Antolakuntzatik jakinarazi dute anbulatorioko parkinga albaitarien kontrola pasatzeko eta lasterketako parte hartzaileentzako egokituta egongo dela, eta korrikalariek poltsa bat izango dutela lasterketan erabiltzeko materialarekin.