Domekan ospatuko da Galdakaoko II. Txakurkros lasterketa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Unai Morán
Zuzen Adventure Teamek eta Galdakaoko Udalak antolatzen duten Txakurkros lasterketaren bigarren edizioa domekan, abenduak 18, egingo da 10:00etatik aurrera. Ibilbidea anbulatorioaren inguruan hasiko da eta 6,8 kilometroko luzera du, 240 metroko desnibelarekin.
Domekan, abenduak 18, ospatuko da Galdakaoko II. Txakurkros lasterketa goizeko 10:00etatik aurrera. Izena emateko epea gaur amaitzen da eta www.sportsmaniacs.com webgunean eta zuzenadventure@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke.
Ibilbidea anbulatorioaren inguruan hasi eta amaituko da eta guztira parte-hartzaileek 6,8 kilometro egingo dituzte, 240 metroko desnibelarekin. Lasterketa 10:00etan hasiko da baina aurreko egunean eta domekan bertan albaitaritza kontrola eta materialen berrikuspena egingo dira anbulatorioan. Behin froga amaituta, sari banaketa eta jatekoa izango dira 12:30etan.
Antolakuntzatik arreta berezia eskatu diete egun horretan maskotekin ibiliko direnei eta baita txakurrak lotuta eraman ditzatela. Halaber, jakinarazi dute anbulatorioko parkinga albaitarien kontrola pasatzeko eta lasterketako parte hartzaileentzako egokituta egongo dela, eta korrikalariek poltsa bat izango dutela lasterketan erabiltzeko materialarekin.