Duatloi Txikitik 580€ eman zaizkio Pentsiodunak Martxan plataformari
Dohaintza
BINKE / 2022ko maiatza
Duatloi Txikitik 580€ eman zaizkio Pentsiodunak Martxan plataformari
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Pensiodunak Martxan plataforma
Martxoaren 20ko Duatloi Txikian batutako diru guztia Galdakaoko Pentsiodunak Martxan plataformari eskaini dizkio Triatloi Taldeak. Guztira 580€ eman zizkien Raul Manzanares taldeko kideak plataformako lagunei.
Iazko egun euritsuaren eta partaide mugaren parean, aurtengo Duatloi Txikiak bestelako aurpegia izan zuen martxoaren 20an. Goiz eguzkitsua eta gaztetxo andana, partaide muga barik antolatu ahal izan zuen Galdakao Triatloi Taldeak.
Horrela ba, 215 kirolari batu zituen Galdakaoko Duatloi Txikiaren seigarren edizioak. Kopuru historikoa, inoiz ez baita hainbeste kirolari batu izan aurreko bost edizioetan.
Eta kopuru historiko horrek ahalbidetu zuen inoizko kopuru handiena batzea izen-emateetan: guztira 580€ batu zituen antolakuntzak eta, bere kronikan Binkek kontatu zuen bezala, Pentsiodunak Martxan plataformari eskaini gura zizkion.
Nahi eta egin, pasa berri den martitzenean —maiatzak 17— egin zion dohaintza Galdakao Triatloi Taldeak pentsiodunen taldeari. Argazkian, Raul Manzanares Triatloi Taldeko kidea plataformako hainbat kideri diru kopuruaren txekea emateko orduan. Horren lekuko izan zen Amets Iturbe Kirol zinegotzia ere.