BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-08
      0
    • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

      2025-07-08
      0
    • Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4x100 krol modalitatean

      2025-07-07
      0
    • Kalistenia gune berria zabaldu dute Usansolon, Emakumeen parkean

      2025-07-07
      0
    • Galdakao Igeriketa Taldeak bederatzi domina lortu zituen Espainiako Master Txapelketan

      2025-07-07
      0
    • EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan

      2025-07-07
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›EAJk Galdakaoko Udalak testuliburuak eta material informatikoa laguntzetatik kanpo utzi dituela salatu du

EAJk Galdakaoko Udalak testuliburuak eta material informatikoa laguntzetatik kanpo utzi dituela salatu du

Galdakao
2024-01-30
460
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ChiTuyo

Galdakaoko udalbatzak eskola materiala herriko saltokietan erosteagatik diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak behin betiko onartu zituen osoko bilkuran. EAJ bozketan abstenitu zen eta salatu du Udalak laguntzetatik kanpo utzi dituela «testuliburuak, irakurketa-liburuak, material informatikoa eta ekipoak». Udal Gobernuak erabakia «aurretik egindako azterketan eta teknikariek egindako txosten juridikoan oinarrituz» hartu duela adierazi du.

Beste hainbat neurriren artean, eskola materiala herriko saltokietan erosteagatik diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak behin betiko onartu zituen Galdakaoko udalbatzak urtarrilaren 25ean antolatutako osoko bilkuran.

Ondorioz, iazko irailetik datorren otsailaren 15era arte herriko dendetan erositako eskola materiala ordaintzeko diru laguntzak emango ditu lehen aldiz Galdakaoko Udalak. Eskaerak eta horretarako fakturak otsailaren bigarren hamabostaldian aurkeztu beharko dira eta eskola materiala erosteko gastatutako dirutik, haur bakoitzeko gehienez 100 euro berreskuratu ahalko dute familiek.

Udalbatzak onartutako oinarrien arabera, maila hauetarako materialerako laguntza eskainiko du Udalak:

  • Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko 2 urteko ikasgela
  • Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa
  • Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Batxiler
  • Lanbide Heziketa
  • Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak

Honako elementu hauek hartuko dira aldiz eskolako materialtzat:

  • Eskolako jardunerako beharrezkoak diren arropak: amantalak, uniformeak eta Heziketa Fisikorako kirol-arropa eta -oinetakoak
  • Teknologietako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak
  • Mahaigaineko materiala eta suntsigarriak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, zorrozkailuak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, garraiagailuak, errotulkiak, koadernoak, folioak eta informatikako suntsigarriak
  • Material ez suntsigarria: sailkatzaileak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskolako bizkarzorroak, orri-bereizleak, hiztegiak

Neurri hau onartzeko bozketan EH Bildu, Usansolo Herria eta Auzoak taldeek aldeko botoa eman zuten eta PSE-EE eta EAJ-PNV abstenitu ziren. Jeltzaleen esanetan, dirulaguntzen kanpo utzi dituzte «testuliburuak, irakurketa-liburuak, material informatikoa eta ekipoak».

Ainhoa Agirregoikoa Galdakaoko EAJ-PNVren bozeramaileak adierazi duenez «laguntza horiek, jakina, berandu iristen dira, eta gainera ez dira nahikoak». «Guk proposatutako hobekuntza-alegazioak gaitzesteak agerian uzten du, berriz ere, Gobernu Talde honek oposizioarekin akordioak lortzeko eta, oro har, Galdakaoko herritar guztiengan eragina izateko duen gaitasun mugatua».

Honen aurrean Udalak adierazi du EAJk proposatutako material hau laguntzetatik kanpo utzi dituela bi elementu kontuan hartuz. Batetik, jeltzaleek alegazioa aurkeztu aurretik Udal Gobernuak egindako azterketa eta, bestetik, teknikariek ostean aurkeztutako txosten juridikoa.

Azterketari dagokionez, «beste inguruko herri gehienetan egiten dena» aztertu dela azaldu dio BINKEri Asier Korta Hezkuntza zinegotziak. «Herri gehienetan ez dira sartzen testuliburuak eta material informatikoa eskola materialaren laguntzetan», adierazi du Kortak.

Teknikarien txosten juridikoa ere ildo beretik doa. Irakurketa liburuen eta testuliburuen kasuan hauxe adierazi du txostenak: «Funts politikoko gaia da, eta, beraz, ez du garrantzirik ez administrazioaren ikuspegitik, ez prozeduran duen eraginari dagokionez».

Etxerako ekipo informatikoek aldiz, «gainditu egiten dute eskolako materiala erosteko dirulaguntza deialdiaren xedea», txosten juridikoaren arabera.

«Alegazioak aztertu ondoren, ez dago arrazoi tekniko-juridikorik proposamenak sartzea justifikatzen duenik, hertsiki politikoak diren arrazoiez harago», ondorioztatu du txostenak.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Galdakaoko kiroldegietako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute «hitzarmen ...

Hurrengo albistea

Barik txartelarekin ordaindutako Galdabuseko bidaiaren prezioa erdira ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    ‘Bizkarsoro’ pelikula eskainiko da Maximo Moreno Musika Eskolan

    2024-03-11
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Sagardotegira eta Albaolara irteera antolatu du Berbalagunek

    2022-05-05
    Binke
  • Aktualitatea

    Musika eskola aurreko gunean estalkia jartzeko lanak hasi dira

    2025-04-08
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Alex Txikonek bere bizipenei buruzko liburua aurkeztuko du bihar Torrezabalen

    2023-04-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

    2025-05-14
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Geltokia Erdigunean plataforma izango da Usansoloko jaietako pregoilaria

    2024-11-28
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

Egun hauetako tenperaturei aurre egiteko, igerilekuetan gozatzeko aukera dute galdakoztarrek. Batez ere txikienek, izan ere...
  • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

    Galdakao
    2025-07-09
  • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

    Galdakao
    2025-07-08
  • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

    Galdakao
    2025-07-08
  • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

    Galdakao
    2025-07-08

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu