EGITARAUA | Aperribaiko jaiak ospatuko dira bihartik astelehenera bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Aperribaiko jaiak ospatuko dira bihartik astelehenera bitarte eta herriko taldeek hainbat ekintza antolatuko dituzte, txiki eta nagusientzat. Besteak beste, musika emanaldiak, tailerrak eta janari txapelketak eskainiko dituzte lau egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Beste urte batez, Galdakaoko Aperribai auzoa kolore eta erritmoz beteko da jaiekin batera. Bihar hasi eta astelehenean amaituko dira eta Jai Batzordeak eta herriko taldeek hainbat ekintza antolatuko dituzte, txiki eta nagusientzat.
Musika emanaldiak, tailerrak, janari txapelketak eta beste hainbat jarduera eskainiko dira Aperribain lau egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa, egunez egun.
Apirilak 28, barikua
17:00. Txupinazoa eta pregoia, frontoian.
17:00-20:00. Tailerra topagunearekin eta 2024 programako marrazki txapelketa.
17:00. Diana txapelketa, Buenos Aires tabernan.
18:00. Umeentzako askaria.
20:00. Herri askaria ‘Txorizoa’.
21:00. Kuadrilla txapelketa.
23:00. Javi DJ.
Apirilak 29, zapatua
10:00. Tortilla txapelketa.
11:00. Herri kirolak.
12:00. Tortilla aurkezpena
12:00. Poteoruta, bazkaria eta musika, Aperribikes taldearen eskutik.
12:00-13:00. Musika banda.
14:00. Marmitako aurkezpena.
14:00. Motozikleta aurkezpena.
16:00. Herri zozketa.
16:00. Kuadrila jolasak.
17:00. Igel txapelketa, Buenos Aires tabernan.
19:00. Umeentzako askaria.
20:00. Bar Coyote jaia, Aperri tabernan.
20:30. Umeentzako animazioa.
21:00. Herri askaria, hirugiharra.
23:30. Krossko Berbena.
Apirilak 30, domeka
10:00. Indaba txapelketa.
10:00. Gilda txapelketa.
11:00-14:00. Umeentzako gaztelu puzgarriak.
14:00. Indaben eta gilden txapelketa.
16:00-18:00. Umeentzako gaztelu puzgarriak.
17:00. Futbolin txapelketa, Buenos Aires tabernan.
19:00. Mozorro txapelketa. Gaia: musika taldeak edo abeslariak.
20:00. Herri askaria, odolostea.
20:00. Berbena Mozoilo Irratiaren eskutik.
00:00. DJ Viktor Kordoba.
Maiatzak 1, astelehena
10:00. Paella txapelketa.
10:00. Pintxo Txapelketa
12:00. Sari banaketa, Buenos Aires tabernan.
12:30. Got talent txiki.
14:00. Paella eta pintxo aurkezpena.
16:00. Herri zozketa.
23:30. Kuadrilen sari banaketa.