EGITARAUA | Elexaldeko jaiak urriaren 7 eta 8an ospatuko dira

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Goiko Elizako Batzarra Kultur Elkartea

Elexalde auzoko jaiak urriaren 7 eta 8an honetan ospatuko dira. Zapatuan kalejira, dantza erromeria izango dira, besteak beste. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Urriaren 7 eta 8an ospatuko dira Elexaldeko jaiak, Goiko Elizako Batzarra Kultur Elkartearen eskutik. Zapatuan egun osoan zehar antolatu dira ekintzak, hala nola, kultur irteera, bazkaria eta ume zein nagusientzako jarduerak. Eta domekan hildakoen omenezko meza ospatuko da.

Hemen batu du Binkek egitarau osoa:

Urriak 7, zapatua

08:30 Kultur irteera Xabier Orue-Etxebarriaren eskutikGanguren Mendi Taldearen laguntzarekin
09:00 Kalejira auzotik
10:00 Artzain txakurren nazioarteko seigarren topaketa
11:00 Hamaiketakoa jai esparruan
13:30 Inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta
13:00 Soka-dantza Andra Mari Dantza Taldearekin
15:00 Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
16:30. Musika, antzerki-girotzea eta bertsolariak
17:00 Umeentzako Herri jolasak
18:00. Musika emanaldia elizako atarian
19:00. Erromeria jai esparruan

Urriak 8, domeka

13:00. Meza Elexaldeko hildakoen oroipenean