EGITARAUA | Galdakaoko eta Usansoloko inauterietako egitaraua aurkeztu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Beste urte batez, erritmo eta kolorez beteko dira Galdakaoko eta Usansoloko kaleak inauterietan eta horretarako Udalak eta herrietako taldeek hainbat ekintza antolatuko dituzte otsailaren 17tik 21ra. Hemen batu du Binkek egitarau osoa.
Inauteriekin batera, erritmo biziz gozatzeko aukera izango da Galdakaon eta Usansolon aurten ere. Mozorro koloretsuak jantzi eta kalera irtengo dira berriz ume, nagusi, familia eta lagun taldeak otsailaren 17tik 21era.
Aurreko urteetan bezala, Udalak eta herrietako taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietan zehar. Besteak beste, Andra Mari Dantza Taldeak ‘Goizuetako zaragi-dantza’ eta ‘Arizkungo sagar-dantza’ eskainiko ditu otsailaren 17an Galdakaon; umeentzako tailerrak, gynkana, txokolatada eta mozorroen desfilea izango dira Argizai Eskaut taldearen eskutik hilaren 18an Galdakon ere eta Miel Otxinen erretzea eta erromeria egingo dira Usansolon egun berean, Oinarin Dantza taldeak antolatuta.
Hauxe da otsailaren 17an hasi eta 21ean amaituko den egitaraua:
Otsailak 17, barikua
17:00 Haurrentzako tailerrak, Kurtzeko plazan.
19:00 Kalez kalekoa Ad Libitum Txistulari bandaren, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleen, Areto Dantza elkartearen eta Taupadak Dantza Eskolaren eskutik; Plazakoetxetik.
20:00 Mozollokerren epaiketa, Kurtzeko Plazan.
20:15 ‘Goizuetako zaragi-dantza’ eta ‘Arizkungo sagar-dantza’ Andra Mari Dantza Taldearen eskutik, Santi Brouard enparantzan.
Otsailak 18, zapatua
12:30 Lantzeko inauteriak, Usansolon.
13:00 Taupadak Dantza Eskolaren ikuskizuna, Agirre Lehendakariaren plazan eta ostean Santi Brouard enparantzan.
17:00 Zizpa Gazte Konpartsak antolatutako playback lehiaketa, udaletxeko karpan.
18:00 Inauteri desfilea eta mozorro erakustaldia Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzo elkarteen eskutik, Aperribain.
18:30 Miel Otxinen erretzea eta erromeria Usansolon, Oinarin Dantza taldeak antolatuta.
19:30 Altsasuko inauteriak, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.
20:00 Ball de Diables de Tarragona taldearen ikuskizuna, Galdakaoko kaleetan zehar.
21:00 Zizpak antolatutako afaria eta mikro irekia, udaletxeko karpan.
Otsailak 19, domeka
12:30 Haurrentzako disko festa, Kurtzeko plazan.
17:00 Umeentzako tailerrak, gynkana, txokolatada eta mozorroen desfilea, Urretako eskolan.
18:00 Los Cazahuates mariatxi taldearen kontzertua, Kurtzeko plazan.
Otsailak 20, astelehena
18:00 Areto Dantza Taldearen animazioa, Kurtzeko plazan.
Otsailak 21, martitzena
17:30 Haurrentzako tailerrak, mozorro desfilea eta sari banaketa, Usansoloko ludotekan.
18:00 Haurrentzako ikuskizuna Tiritirantes taldearen eskutik, Kurtzeko plazan.
19:00 Mozollokerren epaiketa eta erretzea, Kurtzeko plazan.