EGITARAUA | Galdakaoko IX. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

Argazkia: Ander Elordui.

Beste urte batez, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora. Herriko elkarte askok antolatutako ekimenak hainbat ekintza hartuko ditu zapatuan, ekainak 6, eta albiste honetan batu dugu egitarau osoa.

Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, BINKE, Galdakaoko Da Capo Musika Banda, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon, eta Galdakao TeAyuda taldeek antolatuta, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora.

Zapatuan, ekainak 6, ospatuko da bederatzigarren edizioa, eta egitarau zabala antolatu dute taldeek horretarako.

Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:

09:00 Mendi irteera: Elexaldeko iturriak eta Burdin Hesia, Kurtzean hasi eta amaituta
11:00 Umeen pilota partidak, Iturrondon
11:30 Artzain txakurren erakustaldia, Zabaleako zelaian
12:00 Umeentzako tailerrak, Iturrondo plazan
12:00 Dantzari txikien kalejira, Kurtzeko plazatik
12:30 Da Capo Musika Banda, kalez-kale
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan: sukalki lehiaketa
16:00 Nagusien pilota partidak, Iturrondon
17:00 Dantzari txikien erakustaldia, Santi Brouard enparantzan
19:00 Beti Jai fanfarrea, kalez kale

situs togel

situs toto