EGITARAUA | Galdakaoko XIX. Mendi Asteak lau hitzaldi eskainiko ditu azaroaren 9tik 30era
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak hitzaldiak antolatuko ditu azaroaren 9tik 30era eguenero XIX. Mendi Astearen baitan. Guztira lau saio eskainiko dituzte eta hemen batu dugu egitarau osoa.
Aurten ere Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Mendi Astea antolatuko du, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean. Azaroaren 9tik 30era izango da XIX. edizioa eta eguenero hitzaldiak eskainiko dituzte adituek 19:30ean taldearen egoitzan, Gipuzkoa kalean.
Izazkun Elejeaga/Kepa Lizarragak, Javier Torreirok, Manuel de Arribak, Enekok, Eukenek, Aritzak eta Albertok eskainiko dituzte aurten hitzaldiak. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Azaroak 9
Izaskun Elejeaga/ Kepa Lizarraga: ‘HimELAya: mendiak baino askoz gehiago!’
Azaroak 16
Javier Torreiro: ‘Baltaro, Landmannalaugar, Dolomitas, Cáucaso…Naturguneak oinez’
Azaroak 23
Manuel de Arriba: ‘Mendiko erreskateak’
Azaroak 30
Eneko, Eukene, Aritza eta Alberto: ‘USAko PCT (Pacific Crest Trail) 4.286km’