EGITARAUA | Hamaika ekintza antolatuko dituzte Galdakaon Gabonak ospatzeko

xr:d:DAFwsJY8lFw:11,j:6506988952796563837,t:23122510

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa

Gabonak heltzear dira eta hauek ospatzeko programa anitza antolatu dute Galdakaon. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute txikienek eta musikak eta bertsoek ere lekua izango dute. Hemen batu dugu hurrengo egunetako egitaraua.

Ume eta nagusiek irrikaz itxaroten dituzten Gabonak heltzear dira eta Galdakaoko Udalak eta eragileek hainbat ekintza antolatu dituzte herritar guztiek gozatzeko helburuz. Besteak beste, Txomin Bustinza zenaren omenez, berak egindako maketen erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 18tik urtarrilaren 7ra. 

Hauxe da programazio osoa, egunez egun:

Abenduak 20, barikua
19:00 San Tomas Txiki, Santi Brouard enparantzan

Abenduak 21, zapatua
17:00 Irteera Derioko Jumpyard-era 

Abenduak 22, domeka
19:30 Bertso-salda Torrezabalen: Beñat Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin Etxebeste, Nerea Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Sustrai Colina Fando eta Amets Arzallus Antia 

Abenduak 23, astelehena
17:00 Olentzero eta Mari Domingiren harrera antzerkia Torrezabalen
17:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Aperribaiko frontoian

Abenduak 24, martitzena
17:00 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Kurtzeko plazan: Txistulariak + Andra Mari Dantza Taldea + Divenire

Abenduak 26, eguaztena
19:00
 ‘Transition resonances’ ESAS-en eskutik, Torrezabalen

Abenduak 27, eguena
20:00
 ‘¿Os acordáis?’ obra, Albert Plaren eskutik, Torrezabalen

Urtarrilak 2, eguena
18:30
 Kiki, koko eta moko: ‘Armonia non zaude?’

Urtarrilak 4, zapatua
12:00 Gabon Zaharra 2.0 jaia, Indarrako, Aperribaiko, Plazakoetxeko topaguneetan

Urtarrilak 5, domeka
16:00 Errege Magoen kabalgata, Bengoetxe auzotik Kurtzeko plazara 
18:00 Erregeei harrera Kurtzeko plazan

Bestalde, abenduaren 26an eta 27an Topaguneek beldurrezko pasabidea antolatuko dute.