
EGITARAUA | Inauteriak ospatzeko hamaika ekintza antolatuko dituzte Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Beste urte batez, erritmo eta kolorez beteko dira Galdakaoko kaleak inauterietan. Horretarako, Udalak eta herriko taldeek hamaika ekintza antolatu dituzte asteburu honetatik martxoaren 4ra bitarte. Hemen batu du BINKEk egitarau osoa eta baita deskargatzeko aukeran ere.
Galdakaok eta Usansolok inauteriak ospatuko dituzte beste urte batez kolore artean. Horretarako, Udalek eta herrietako eragileek hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu honetatik martxoaren 4ra bitarte.
Galdakaon, besteak beste, umeentzako tailerrak, dantza erakustaldiak eta kontzertuak izango dira herriko txoko ezberdinetan hurrengo egunetan zehar.
Hauxe da Galdakaoko egitarau osoa, egunez egun:
Otsailak 22, zapatua
10:00 Zuberoako Maskaradak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
Otsailak 28, barikua
Aperribai
17:30 Jolasak, aurpegi margoketa eta gynkana, Aperribaiko frontoian, Ludoteka eta Topaguneen eskutik
18:30 Mozorro desfilea, zozketak eta sariak
19:30 Txokolatada, musika, photocall eta festa, Aperribai, Olabarrieta eta Txistulanda auzo elkarteak antolatuta
Galdakao
17:30 Inauterietako haur tailerrak, Kurtzeko plazan
18:00 Andra Mari Txikiren dantza saioa, Iturrondo plazan
19:00 Kalez-kalea, Plazakoetxetik Kurtzeko plazara. Ad Libitum txistu bandaren, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleen, Areto Dantza Taldearen, Divenire Dantza Eskolaren eta Taupadak Dantza Eskolaren eskutik
20:00 Mozollokerren epaiketa, Kurtzeko plazan
20:15 Kalez-kalea, Santi Brouard plazatik abiatuta. Goizuetako Zahagi Dantza eta Antzuolako Sorgin Dantzak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
20:30 Diskofesta sound, Kurtzeko plazan
Martxoak 1, zapatua
Galdakao
12:00 Goizeko berbena, Kurtzeko plazan, Areto Dantzak antolatuta
17:00 Gazte eta helduen playback txapelketa, sariak eta photocall. Kurtzeko plazan, Zizpa gazte konpartsak antolatuta, Galdakaoko Dendari Elkartearen laguntzarekin
18:00 ‘Moko’ ikuskizuna, Torrezabalen
19:30 Kalez-kalea, Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara. Altsasuko inauteriak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
20:00 Ikuskizun ibiltaria, Nafarroa kaletik hasita. ‘Balls de diables de Tarragona’ piroteknia
21:30 Herri afaria, Kurtzeko plazan
23:00 Gautegun Erromeria, Kurtzeko plazan
Martxoak 2, domeka
Galdakao
12:00 ‘Sotobosque’ antzerkia, Torrezabalen (0-4 urte)
13:00 Asier Kidamen Magia ikuskizuna, Kurtzeko plazan
17:00 ‘Sotobosque’ antzerkia, Torrezabalen (0-4 urte)
17:00 Puzgarriak, jolas handiak, aurpegi margoketa, tailerrak, mozorro desfilea eta txokolatada. Urreta Eskolako Patioan, Argizai Skaut Taldeak antolatuta
18:00 ‘Mariachi Platino de Mexico’ kontzertua, Kurtzeko plazan
Martxoak 3, astelehena
Galdakao
11:00 ‘Sentitu, sortu eta ikertzen duten eskuak’, Volarte, Texturizarte, Imaginarte, Naturarte eta Secarte. Kurtzeko plazan. Haur guztientzako amantalak, musika lasaigarria eta parte hartzeko diploma. Autismoaren espektroa jasaten duten
pertsonentzat egokitutako tailerrak, publiko guztiari zuzenduta
Martxoak 4, martitzena
Zuhatzu
11:00 Desfilea, Viktor Anaia kaletik hasita Ondoren, ekintzak, dantzak, hamaiketakoa eta sari banaketa, kirolgunean
Galdakao
18:00 Zirko ikuskizuna, Zirika zirkusen ‘Bidaibizitzen
19:00 Mozollokerren epaiketa eta inauterien amaiera
