EGITARAUA | Mozoilo Eguna ospatuko da Galdakaon barikutik domekara bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Beste urte batez, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora. Herriko hainbat elkartek antolatutako ekimenak hainbat ekintza bilduko ditu barikutik domekara bitarte. Albiste honetan batu dugu hiru egunetako egitarau osoa.
Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, BINKE, Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteko Gela, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon eta Zizpa taldeek antolatuta, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora.
Barikutik, maiatzak 31, domekara bitarte antolatuko da zazpigarren edizioa eta honek hainbat ekintza batuko ditu hiru egunetan zehar. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak izango dira hiru egunetan zehar.
Hemen batu dugu aurtengo Mozoilo Eguneko egitarau osoa:
Maiatzak 31, barikua
18:00 Umeentzako pilota partiduak.
20:00 Galdakao kantari herriko kaleetan.
Ekainak 1, zapatua
09:00 Galdakaon mendirik mendi-auzoz auzo Mendi irteera Ganguren tabernatik
09:00 Erronka solidarioa
10:00 Spinning Saioa, Gandasegiko arkupeetan
10:30 Mendi puntan elkartu, musikaz alaitua
11:00 Spinning Saioa, gandasegiko arkupetan
11:50 Matxa popularra, Ardanza parketik
12:00 Spinning Saioa, Gandasegiko arkupeetan
12:00 Intxableak
12:00 Mendi buelta bukaera Kurtzeko plazan eta argazki masiboa
13:00 Galdakaoko Da Capo Musika Banda kalez kale
13:15 Martxa txiki Ardanza parketik
17:00 Bazkalostean kontzertu parte-hartzailea
17:00 Gela Gynkana handia, Ardanza parkean
19:50 Gela martxa solidario bukaera, Plazakoetxetik Ardanza parkera
20:00 DJ Track kalez kale
Ekainak 2, domeka
11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardanza plazan
11:30 Adiskideren partiduak frontoi mugikorrean, Iturrondo plazan
12:00 Dantzari txikien kalejira, kalez kale
17:00 Dantzari txikien alardea, Santi Brouard enparantzan
17:30 Adiskideren partiduak frontoi mugikorrean, Iturrondo plazan