EGITARAUA | Olatz Salvador, bertso-saio feminista eta auzoen arteko martxa, Galdakaon M8aren harira

TESTUA ETA IRUDIAK: Irati Alonso García

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da zapatuan, martxoak 8, eta honen harira Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek hainbat ekintza antolatuko dituzte hurrengo egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu gaur bertan hasiko den egitarau osoa.

Aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Galdakaok eta horretarako, egitarau zabala antolatu dute hilabete honetarako Udalak eta Erabide, Erlantza, Basandere, Momoak, Ninaiz, Mairi eta emakume taldeek eta Galdakaoko ludotekak eta topaguneak.

Gaur goizean aurkeztu dute programa osoa udaletxeko pleno aretoan eta hitzorduan izan dira Amets Iturbe Berdintasun zinegotzia,  Laura Pinto Berdintasun teknikaria, eta talde feministetako ordezkariak.

Iturbe eskerrak eman ditu talde feministek «urte osoan zehar egiten duten lanagatik»: «Lan nekaezina egiten duzue eta benetan erreferente zarete. Galdakao gero eta feministagoa da zuei esker».

Zinegotziak azaldu duenez, 25 ekintza inguru antolatu dituzte hilabete osoan zehar eta gaur bertan hasiko dira. Ninaiz elkarteak osasunerako keinuen tailerra eskainiko du eta Momoak taldeak aldiz, Natalia Alvarez ekarriko du Torrezabalera ‘Fea, furcia y chiflada’ liburua aurkezteko.

Barikuan, martxoak 7, Ana Goitiak bakarrizketa eskainiko du Torrezabalen eta zapatuan Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren diskoa aurkeztuko du Kurtzeko karpan, doako kontzertuan.

Zapatuan ere, Emakumeen Nazioarteko Egunean, mobilizaziora deitu dute aurten ere, kasu honeta berrikuntza batekin. Erdigunetik egin ohi den manifestazioaren ordez, auzoen arteko martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Aperribain hasi, Bengoetxe eta Urreta igaro, eta Kurtzeko plazara helduko dira parte-hartzaileak. «Bete ditzagun Galdakaoko kaleak more kolorez eta feminismoz», nabarmendu du Iturbek.

Aurrerago, bertso-saio feminista, antzerkia eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da Galdakaon M8aren harira. Hemen egitarau osoa, egunez egun:

Gaur, astelehena
16:30 
Osasunerako keinuen tailerra, Eperlandan
17:30 Emakumeak gailurrean erakusketaren inaugurazioa, Torrezabalen (ikusgai martxoaren 21era arte)
19:00 Natalia Alvarezen ‘Fea, furcia y chiflada’ liburuaren aurkezpena, Torrezabalen

Martxoak 5, eguaztena
17:30 Kulturarteko topaketa, Eperlandan

Martxoak 6, eguena
18:00 Maritxu Bilbao lapatzaren biografiaren aurkezpena eta Ganguren Mendi Taldeko emakume mendigoizaleekin topaketa, Torrezabalen

Martxoak 7, barikua
18:30 Herriaren apainketa
20:00 Ana Goitiaren bakarrizketa, Torrezabalen
21:30 Olatz Salvadorren kontzertua, Kurtzeko plazan

Martxoak 8, zapatua
Emakumeen Nazioarteko Eguna
11:00 Auzoen arteko martxa feminista: Aperribai, Bengoetxe (12:00), Urreta (12:30), Kurtzeko plaza (13:00), Bilboko manifestazioa (18:00)

Martxoak 9, domeka
12:00 Emakumeen eskuz binakako txapelketa nagusia, Kurtzeko frontoian

Martxoak 10, astelehena
16:30
Berdintasunaren aldeko Tibeteko kuenkoen kontzertua, Eperlandan
18:30 ‘¿La edad: ¿algo más que un número?’ solasaldia, Aperribaiko Auzo Elkartean

Martxoak 11, martitzena
18:30 ‘Nevenka’ pelikula, Torrezabalen

Martxoak 12, eguaztena
19:00 ‘Ztandap’ antzezlana, Torrezabalen

Martxoak 13, eguena
19:00 ‘Contra la banalización del feminismo’ solasaldia, Torrezabalen

Martxoak 14, barikua
20:00 ‘Guapa’ antzezlana, Torrezabalen

Martxoak 16, domeka
19:00 Bertso-saio feminista, Torrezabalen: Aissa Intxausti, Jone Uria eta Oihana Bartra

Martxoak 17, astelehena
16:30 Emakumeen arimaren adierazpen poetikoa, Eperlandan

Martxoak 18, martitzena
18:30 ‘20.000 especies de abejas’ filma, Torrezabalen

Martxoak 20, eguena
19:00 ‘Feminismoaren banalizazioaren kontra’ hitzaldia, Torrezabalen

Martxoak 25, martitzena
18:30
‘Hotel Royal’ pelikula, Torrezabalen

Martxoak 27, eguena
18:30
Emakumeak literaturan, Torrezabalen

Martxoak 31, astelehena
18:30
‘Xxy’ pelikularen zine foruma, Torrezabalen