Galdakaok San Juan bezpera ospatuko du bihar, ekainak 23, auzo ezberdinetan antolatuko den egitarau zabalarekin. Hemen batu dugu toki bakoitzeko ekintzen zerrenda.
Uda heldu da eta horiospatzeko San Juan bezpera antolatu ohi da ekainaren 23an. Galdakaon urtero ekintzak egin ohi egun horretan eta aurten ere hainbat jarduera eskainiko dituzte.
Hemen batu ditugu ekintza guztiak:
Muguruko landa
20:00 -22:00 Batikumba Perkusio taldea herrian zehar
22:30 ‘San Juaneko Taupadak’ dantza ikuskizuna (Taupadak Dantza Eskolak antolatuta)
22:45 San Juan gaua (Zizpa Gazte Konpartsak antolatuta): San Juan Sua, txokolatada eta San Juan ura
Santi Brouard Plaza
19:30 21:30 Sama Siku Txaranga herrian zehar
22:00 San Juan sua (Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta): Ume jokoak , San Juan kantuak, erritualak eta konjuruak, erromeria
Aperribaiko frontoia
19:00 San Juan sua (Aperribaiko auzo elkarteak antolatuta): Musika , tailerrak, aurpegi margoketa eta txokolatada




