EGITARAUA | San Juan jaiak ospatuko ditu Urreta auzoak bihartik ekainaren 24ra bitarte

Argazkia: BINKE.

Bihartik, ekainak 19, hilaren 24ra bitarte antolatuko dira San Juan jaiak Urretan. Hamaika ekintza antolatu dituzte horretarako, tartean musika, dantza eta janari txapelketak. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.

Udaren hasierarekin batera bueltan dira San Juan jaiak Urretara eta horiek ospatzeko egitarau zabala eta anitza antolatu du Jai Batzordeak bihartik, ekainak 19, hilaren 24ra bitarte.

Besteak beste, musika eta dantza saioak, janari txapelketak eta kirol jarduerak izango dira hurrengo egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:

Ekainak 18, eguena
Barrakak irekitzea Romualda plazan

Ekainak 19, barikua
16:30 Aurpegi margoketa txikientzat, Ludotekak antolatuta 
17:30 Askaria txikientzat, Ludotekak antolatuta 
17:30 Ur jolasak eta askaria, Ludotekak antolatuta
19:00 Pregoia eta txupinazoa, Urreta Eskolako Guraso Elkartearen eskutik 
19:00 Txosna irekitzea, Rally Poteorako txartelak eta bingorako kartoiak banatzea 
19:00 Kale animazioa trikitixarekin 
19:00 Dantza erakustaldia: bachata, salsa eta kizomba, Les Sens eskolaren eskutik 
19:30 Kale animazioa Soka Batukada taldearekin 
19:30 Sardinada herrikoia 
20:00 Zuzeneko emanaldia Mozoilo Irratiarekin, Urretako landatik 
23:30 Versvs orkestraren emanaldia (lehen saioa) 
01:30 Bingoa
02:00 Versvs orkestraren emanaldia (bigarren saioa) 
05:00 Txosna ixtea 

Ekainak 20, zapatua
10:00 Ibaizabal 3×3 saskibaloiaren II. txapelketa, Urreta Eskolan 
12:00 Haurrentzako egun handia Urreta parkean: zezena, ur txirrista, dunk tank-a, irristagailua eta oihaneko txirrista (euria egiten badu, Urreta Eskolan) 
12:30 Putxeren V. gastronomia lehiaketan izena ematea 
13:00 Rally Poteoa, doako pintxoen dastaketarekin (taberna laguntzaileetan) 
14:00 Putxerak aurkeztea, baloratzea eta sariak banatzea 
14:00 Putxera zozketaren zozketa, Urretako landan 
16:00 Mus azkarreko txapelketa, Bizitzak antolatuta 
16:00 Apar festa handia Urreta zelaian 
17:00 Patata tortillaren XII. Gastronomia lehiaketan izena ematea
17:30 Ur ginkana, Topaguneak antolatuta 
18:30 Tortillak aurkeztea, baloratzea eta sariak banatzea 
19:30 Txokolate jana lazoekin, Transmobilen eskutik 
22:30 Lunar Show makrodiskoteka 
02:00 Musika animazioa Viktor Kordoba DJ/Tracy DJrekin 

Ekainak 21, domeka
11:00 Artisau postuak Urreta parkean
13:00 Rally Poteoa taberna laguntzaileetan 
13:00 Musika banda, Da Capo elkartea
13:00 Meza San Juanen omenez
13:00 Paellen XII. Gastronomia lehiaketan izena ematea 
14:30 Paellak aurkeztea, baloratzea eta sariak banatzea 
15:00 Herri bazkaria 
18:00 Senior mailako futbolin txapelketa, Iluntzeren eskutik 
18:00 80ko hamarkadako Remember arratsaldea, Mozoilo Irratiak antolatuta 
22:00 Camelaren omenezko tributua 
01:00 Txosna ixtea 

Ekainak 22, astelehena
17:00 Txupipompas 
18:00 Kale animazioa trikitixarekin 
18:00 I. Petanka txapelketa, Mozoilo Petanka Klubak antolatuta 
18:30 Junior mailako futbolin txapelketa, Iluntzeren eskutik 

Ekainak 23, martitzena
18:30 II. Igel Txapelketa 
18:30 Txistularien kalejira, Ad Libitium Elkartearekin 
21:00 Rally Poteo sariaren zozketa (taberna laguntzaileak), Urretako landan 
22:00 Kesonikete Techno Flamenco (lehen saioa) 
22:30 San Juan Sua piztea, konjuruarekin lagunduta 
23:00 Kesonikete Techno Flamenco (bigarren saioa) 
00:00 Jaien amaiera, ezustekoarekin 

Ekainak 24, eguaztena
Prezio herrikoiak barraketan
13:00 Maximo Moreno Abesbatza, Urreta parkeko eskaileretan

situs togel

situs toto