EGITARAUA | Torrezabal Kultur Etxeak 20 ikuskizun berri hartuko ditu
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak urteko azken denboraldiko programa berria aurkeztu die bere bazkideei. Guztira hogei ikuskizun eskainiko dira eta mota guztietako saioak izango dira, Joseba Sarrionandia eta Ines Osinagaren ikuskizunaren hasi, Kantu Kolore talde galdakoztarraren kontzertuetatik igaro eta ‘Bizarrak 2.0’ zenbait emakume aktore euskaldunen antzezlanean amaituta, esaterako.
Torrezabal Kultur Etxeak hogei ikuskizun berri iragarri ditu irailetik abendura bitarte, Galdakaon. Antzerkiak hartuko du bereziki oholtza, baina baita magia saioek, dantzak eta musika kontzertuek ere. Guzti horietatik sei euskara hutsezko ikuskizunak izango dira, baina asko testu gabe ere eskainiko dituzte.
Aurreko programa-denboraldian atzeratu behar izan zuten Joseba Sarrionandia eta Ines Osinagaren ‘Katuen kontuak’ saioak emango dio hasiera denboraldi berriari irailaren 22an, eta abendura bitarte etorriko dira, besteak beste, Logela multimediaren ’Anbotoko Mari’ ikuskizuna, Getari Etxegarai, Ana Goitia, Nerea Mazo eta Sara Cozarren ’Bizarrak 2.0’ antzezlan euskalduna, Kantu Kolore talde galdakoztarraren ikuskizuna, `Las bingueras de Eurípides’ gaztelaniazko antzezlana, ‘Familia sarekada’ euskarazko antzezlana edota Da Capo musika bandaren ohiko kontzertu bereziak.
Ondoko zerrenda honetan batu ditu Binkek irailetik abendura bitarte Torrezabal Kultur Etxeak eskainiko dituen ikuskizun guztiak:
- *Irailak 22, barikua: ‘Katuen kontuak’ ikuskizuna, 20:30. Sarrera: 6-8€.
- Irailak 24, domeka: ‘Cómico’ ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 9-12€.
- *Irailak 30, zapatua: ‘Anbotoko Mari’ umeentzako antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- *Urriak 6, barikua: ‘Bizarrak 2.0’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Urriak 7, zapatua: ‘Control Freak’ antzezlana + solasaldia, 19:00. Sarrera: 4-8€.
- *Urriak 15, domeka: ‘Kantu Kolore’ taldearen kontzertua, 16:30 eta 18:30. Sarrera: 4-6€.
- Urriak 21, zapatua: ‘Hâmaïkà’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Urriak 22, domeka: ‘De la A a la Z(arzuela)’ Da Caporen kontzertua, 13:00. Sarrera: gonbidapena.
- Urriak 27, barikua: ‘Las bingueras de Eurípides’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Urriak 28, zapatua: ‘Eskolara bidean’ antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Azaroak 4, zapatua: ‘Univers’ haurrentzako antzezlana, 12:00 eta 17:00. Sarrera: 4-6€.
- *Azaroak 10, barikua: ‘Obsoletus’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Azaroak 18, zapatua: ‘Andereinoa’ txotxongilo saioa, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Azaroak 24, barikua: ‘Nevenka’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Azaroak 25, zapatua: ‘Mirando hacia afuera’ Da Caporen kontzertua, 20:00. Sarrera: gonbidapena.
- *Abenduak 1, barikua: ‘Familia sarekada’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Abenduak 2, zapatua: ‘El lago’ dantza ikuskizuna, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Abenduak 15, barikua: ‘Lucio, una reflexión escénica’ kontzertua + solasaldia, 20:00. Sarrera: 9-12€.
- Abenduak 17, domeka: ‘Da Capo en femenino, nuevas creadoras’ Da Caporen kontzertua, 13:00. Sarrera: gonbidapena.
- Abenduak 30, zapatua: ‘Mag Lari live’ magia ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 6-10€.
* Izartxoarekin adierazitako saioak euskaraz izango dira.
Gainera, azken ohiturari jarraituta, antzerkiaren eta Torrezabal Kultur Etxearen barrunbeak ezagutzeko doako saioak eskainiko dira hainbat ikuskizunen ondoren, baita etxeko txikientzako Torrezabal Klubak eskaintzen dituen tailerrak ere.
Irailaren 11n eta 12an lehiatila Torrezabal Kultur Etxeko bazkideentzako bakarrik irekiko da, sarrerak dagozkien deskontuekin inork baino lehen eskura ditzaten.