
EGITARAUA | Triki-poteoa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Independentzia Egunean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Galdakaoko Independentzia Eguna ospatuko dute zapatuan, martxoak 15, eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, triki-poteoa, bazkaria eta kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Independentzia Eguna ospatuko da zapatuan, martxoak 15, Galdakaon, Ernairen eskutik. Erakundeak egun osoko egitaraua antolatu du, triki-poteoa, bazkaria eta kontzertuekin, besteak beste.
Hemen batu dugu egitarau osoa:
11:00 Mural margoketa, Herriko Bentan
13:30 Triki-poteoa, Herriko Bentatik
15:00 Bazkaria, Herriko Bentan
16:00 Gazteon eskutik aurkezpena, Herriko Bentan
16:30 Bazkaloste musikatua
21:30 Galazota eta Ene Jota Nago taldeen kontzertuak
Bazkarian izena emateko bi modutan egin daiteke: Herriko Bentan eta ernaigaldakao1@gmail.com edo Ernai Galdakaoren Instagram kontura idatziz.
«Bat eginez, amesten dogun Euskal Herrira jauzi egiteko indarrak batuko doguz! Horretarako, zu, gazte independentista, batu zaitez Martxoak 15 ean antolatutako egun osoko egitaraura!», nabarmendu du Ernaik.