EGITARAUA | Urretako San Juanak ekainaren 23tik 26ra bitarte ospatuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Barrio Urreta
Ekainaren 23tik 26ra bitarte antolatuko dira San Juan jaiak Urretaldean, «San Juan bizirik dirau» lemapean. Dozenaka ekintza antolatu dituzte horretarako, tartean musika, dantza eta janari txapelketak. Abiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Bere hamaikagarren edizioa ospatzeko bueltan dira San Juanak Urretaldera, «San Juan bizirik dirau» lemapean. Horretarako, egitarau zabala eta anitza antolatu du Jai Batzordeak, ekainaren 23tik 26ra bitarte.
Besteak beste, musika eta dantza saioak, janari txapelketak eta kirol jarduerak izango dira hiru egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Ekainak 23, barikua
16:45 Aurpegiak margotzeko jarduera, Ludotekak antolatuta
18:15 Eskulanen tailerra: Hawaiiko lepokoak mundu guztiarentzat, Ludotekak antolatuta
19:00 Txosna irekitzea eta Rally Poteoaren txartelak eta Bingorako txartelak banatzea19:00 Pregoia, Denon Athletic lagunartearen eskuti
19:00 Batukada, Soka Batukada elkartearen eskutik
19:15 Kalejira eta animazioa, taberna laguntzaileetatik
20:00 ‘Bárbara La Jirafa’ ikuskizuna, soul estiloko musikarekin, Station Wagon taldearen eskutik
20:00 Mozoilo Irratia zuzeneko emisioa, Urreta zelaitik
20:30 II. Top Batalla Txapelketa, Invert- Host eta Showcase Freestyle (Red Bullen nazioarteko txapelduna) direlakoek zuzenduta, Mozoilo Irratiarekin lankidetzan.
20:30 Sardinak jatea
22:00 Sua piztea, konjuroarekin
23:00 Musika-animazioa, Exel Eventos –DJ TRacy
04:00 Txosna ixtea
Ekainak 24, zapatua
12:00 Txosna irekitzea
12:00 Haurrentzako super egunari ekitea, Urreta parkean: gazteluak, puzgarriak, uretakoak eta abar. Babeslea: Grupo Eulen
12:30 Putxeren II. txapelketa gastronomikoan izena ematea
12:30 Musika-abesbatza, Eskola Galdakao Abesbatzaren eskutik.
13:00 Rally Poteoa, tapen doako dastatzearekin taberna laguntzaileetan
13:00 Kalejira, Galdakaoko Musika Banda Da Capo Elkartearen eskutik
13:30 Batukada, Soka Batukada elkartearen eskutik
14:00 Putxeren aurkezpenak, balorazioa eta sari-banaketa
14:00 Zozketa, Putxera (taberna laguntzaileak) Urreta zelaian
16:00 Bitsaren jai handia Urreta parkean
16:00 Arku-tiro erakustaldia eta tailerra Urreta Eskolan
16:00 Mus txapelketa Gure Bastartxue tabernan eta Lorea tabernan
17:00 Patata Tortilla IX. txapelketa gastronomikoan izena ematea
17:00 Ginkana eta desafioak, Argizai Eskaut Taldeak antolatuta
17:00 Kuadrilla Gazteen Arteko Txapelketa, Topaguneak delakoak antolatuta
18:30 Tortillen aurkezpen, balorazio eta sari-banaketa
19:30 Txokolatada lazoekin
19:30 Kuadrilla Gazteen Arteko Txapelketako sari-banaketa, Topaguneak delakoak antolatuta
20:00 Drag Queens ikuskizuna, ezusteko askorekin, Station Wagon-en eskutik
20:30 Los Primos taldearen kontzertua
23:30 MACRO KM69 Orkestra Handiaren ikuskizuna (lehenengo emanaldia)
01:30 Bingoa eta emanaldi berezia
02:00 MACRO KM69 Orkestra Handiaren ikuskizuna (bigarren emanaldia)
Ekainak 25, domeka
12:00 Txosna irekitzea
12:00 Kalejira eta animazioa taberna laguntzaileetatik
12:30 Txupiponpak tailerra
12:30 Tailerrak eta jokoak, Argizai Eskaut Taldeak antolatuta
13:00 Rally Poteoa taberna laguntzaileetatik
13:00 Meza, San Juanen omenez
13:00 Paella IX. txapelketa gastronomikoan izena ematea
14:30 Paellen aurkezpena, balorazioa eta sari-banaketa
15:00 Herri-bazkaria
16:00 Moto-erakusketa, Stunt Rider Cuadrado
17:00 Txupiponpak
18:00 Rock jaialdia: Grupo Replikantes eta Tributo AC/DC Debares
21:00 Zozketa, Rally Poteo saria (taberna laguntzaileak) Urreta zelaian
22:00 Jaien amaiera, sorpresarekin
Ekainak 26, astelehena
Haurren eguna: prezio merkeagoak barraketan.