EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena Galdakaon eta Usansolon Europako hauteskundeetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EH Bilduren sareetatik
Europako Parlamenturako hauteskundeak antolatu ziren atzo eta EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena Euskal Autonomia Erkidegoan. Galdakaon eta Usansolon ere EH Bildu izan zen bozka gehien jaso zituen taldea. Hemen egin du BINKEk emaitzen irakurketa arina.
Atzo, ekainak 9, Europako Parlamenturako hauteskundeak antolatu ziren eta Euskal Autonomia Erkidegoan EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena. EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Ara Mesek osatzen duten Orain Errepublikak koalizioak botoen %26,4 bereganatu zituen (227.911 boto).
Atzetik geratu zen PSOE, botoen %25,9rekin eta CEUS koalizioan aurkeztu zen EAJ-PNV, berriz, hirugarren lekuan geratu zen, botoen %22,4rekin.
Galdakaon — datu hauen barnean Usansolokoak ageri dira ere —, EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena. Botoen %26,57 (2.669 boto) jaso zuen alderdiak Orain Errepublikak koalizioaren baitan eta bigarren aldiz PSOE izan zen %25,35rekin (2.547 boto). EAJ-PNVk ordea, %24,52 bereganatu zuen Galdakaon (2.464 boto).
Usansolon EH Bilduk jaso zituen bozka gehien ere Europako Parlamenturako hauteskundeetan, 644 botorekin. Bigarren EAJ-PNV izan zen 524rekin eta hirugarren PSOE 349 botorekin.
Parte-hartzeari dagokionez, gure herrietan %49.67koa izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren antzekoa (% 50.89) eta 2019an Galdakaon eta Usansolon izandakoa baino nabarmen txikiagoa %64,97.
Espainiar estatuan PP izan zen alderdi bozkatuena %34,2 eskuratuz eta PSOE bigarren botoen %30,18rekin.