‘El nadador de aguas abiertas’ antzezlana hartuko du Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Masescena
Ustekabean itsasoak korapilatutako bi gizonen bizitzak uztartzen dute K Producciones eta Tanttaka konpainiek ‘El nadador de aguas abiertas’ antzezlanean. Gaur, apirilak 21, Torrezabal Kultur Etxean aurkeztuko du ikuskizuna.
Nilok berrogeita zortzi urterekin ikasiko du igerian, eta bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena jasoko du. Dena galduta dagoela iruditzen zaigunean, gelditu eta gure energiak zertan inbertitu ditugun aztertu behar dugu. Arazoa eguneroko borrokak aukeratzen ez jakitea eta garrantzirik ez duten gauzak lehenestea izaten da. Batzuetan, soilik fokalizatu, flotatu eta eramaten utzi behar dugu: besakada bat eman, eta ondoren, beste bat.
Hau abiapuntu hartuta, ustekabean itsasoak korapilatutako bi gizonen bizitzak uztartzen dute K Producciones eta Tanttaka konpainiek ‘El nadador de aguas abiertas’ antzezlanean. Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Markos Marín eta Adolfo Fernández aktoreek azaltzen dute istorioa.
Gaur, apirilak 21, Galdakaon aurkeztuko dute, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa 20:00etan izango da eta sarrerak salgai daude Galdakaoko Udalaren webgunean.