Elexalde BHI-ko DBH-4. mailako ikasleak sarituak izan ziren Elhuyar Zientzia Azokan
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Elexalde BHI
Elhuyar Zientza Astea ospatu zen Bilbon maiatzaren 22tik 25era bitarte eta han izan ziren Elexalde BHI-ko zenbait ikasle.
Maiatzaren 22tik 25era Elhuyar Zientzia Azoka ospatu zen Bilbon. Bertan Elexaldeko DBH 3. mailako Laia Ruiz, Enaitz Vicioso eta Asier Zaita egon ziren, ‘Hedatzen’ egindako proiektua aurkezten: ‘Uraren eutrofizazioa laborategian’.
Aimar Moránek, Nahia de Harok eta Ander Olivak aldiz, haiena aurkeztu zuten: ‘Energia undimotriza’.
Larunbatean, maiatzaren 25ean, sari banaketa egin zen eta saritutako proiektuen artean ikastetxeko ikasleek aurkeztutako ‘Energia undimotriza’ izan zen. Ikasle hauek Bartzelonako Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukera izango dute. Saria Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Otxandianok eman zuen. ZORIONAK!