Amaitu da dagoeneko Bizkaiko Eskolarteko Tenis Liga, eta Elexalde Mendian Tenis Klub galdakoztarrak hiru domina lortu ditu aurten. Kadete eta alebinak txapeldunak izan dira, eta infantilak aldiz, hirugarrenak izan dira sailkapenean.
Pasa den asteburuan denboraldi Bizkaiko Eskolarteko Tenis Ligaren denboraldi amaierako festa antolatu zen Txurdinagan, Bilbon.
Bertan sariak banatu ziren aurtengo irabazleen artean, eta Elexalde Mendian Tenis Klub galdakoztarrak hiru domina jaso zituen.
Kadete eta alebinak txapeldunak urrezkoak jaso zituzten ligako txapeldunak izan direlako, eta infantilak aldiz, hirugarrenak izan dira sailkapenean.




