Elexaldeko futbol zelaiko argi dorrearen kablea lapurtu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Elexaldeko futbol zelaiko argi dorrearen kablea eta transformadoreak lapurtu dituztela jakinarazi du Galdakaoko Udalak. Honen ondorioz, ezin izango da zelaia alokatu 20:00etatik aurrera, ilunpean geratzen baita.
Galdakakoko Udalak Elexaldeko futbol zelaiko dorreko kablea eta transformadoreak lapurtu dituztela jakinarazi du. Honen ondorioz zelaia argirik gabe dago eta ezin izango da alokatu 20:00etatik aurrera, ilunpean gelditzen delako.
Materiala erosteko tramiteak hasi ditu Udalak eta« bidea presaz egingo da, baina, hala ere, bere denbora beharko du».
«Denbora hori ahalik eta laburrena izan dadin saiatuko gara», adierazi dute Udal Gobernutik.