Elexaldeko igerilekuetan: uda osorako bonua edo eguneko sarrera 7,5€
Udako eskaintza
BINKE / 2021eko maiatza
Elexaldeko igerilekuetan: uda osorako bonua edo eguneko sarrera 7,5€
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Ezezaguna
Elexaldeko igerilekuek nobedade bi ekarriko dituzte aurtengo udaldian: denboraldi osorako abonamendua atera ahal izango da eta eguneko sarreren prezioa garestitu egingo da, beste herri batzuetako lagunak etortzea saihesteko. Bihar irekiko dira igerilekuak eta sarrera honetan batu ditu Binkek jakin beharreko guztiak.
Ekainaren 1ean, asteartearekin, irekiko dituzte ateak berriro Elexaldeko igerilekuek, irailaren 30era arte. Iazko neurriei berrikuntza nabarmen bi gehituko zaizkie irekiera horretan, gainera. Eguneko sarreraren prezioari dagokiona, batetik, eta udako abonamenduarena, bestetik.
«Galdakoztarrei igerilekuez gozatzeko aukera erraztea» helburu dituen bi neurri iragarri ditu Galdakaoko Udalak gaur prentsa ohar bidez. Horretarako, eguneko sarrerak banan-banan erosten dituztenentzako prezioak igo egingo dituzte bihartik aurrera. Horrekin, beste herri batzuetako lagunak etortzea saihestu gura da, lehentasuna galdakoztarrei emateko. Horrela azaldu du herriko erakundeak aipatutako oharrean:
«Orain arte, Galdakaoko igerilekuetara joateko inguruetako herrietakoetara joateko baino askoz gutxiago ordaindu behar izaten zen, eta horrek beste herrietako pertsonez bete ditu Galdakaoko igerilekuak. Hemendik aurrera, gainontzeko herrietako igerilekuen antzera ordaindu beharko dute Galdakaokoetara joateko ere». Horregatik, udaldi osorako —lau hilabeteetarako— bonua eskuratzea gomendatu du Udalak.
Hiru abonamendu mota daude eta honakoak dira oinarrizko salneurriak, hobaririk ezean:
- Familia abonamendua: 64,90€ (lau hilabeteak)
- Banakako abonamendua: 46,90€ (lau hilabeteak)
- Banakako abonamendua, 25 urtez azpikoentzat: 36,10€ (lau hilabeteak)
Hobariak:
- Pertsona bakarreko unitatea:
- Lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoa dutenek: %70eko hobaria.
- Gutxieneko soldata baino %10 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: %50eko hobaria.
- Gutxieneko soldata baino %10 eta %20 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: %20ko hobaria.
- Bi pertsonako unitatea:
- Gutxieneko soldata baino %10 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: %70eko hobaria.
- Gutxieneko soldata baino %10 eta %30 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: %50eko hobaria.
- Gutxieneko soldata baino %30 eta %40 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: %20ko hobaria.
- Hiru pertsonako unitatea:
- Gutxieneko soldata baino %70 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: %70eko hobaria.
Abonamendu horiekin ekainaren 1etik irailaren 30era arte libre sartu ahalko da bai Elexaldeko igerilekuetara, eta baita Unkinako zein Urretakoetara ere —hala ere, kontuan izan azken bi horiek aldi batez itxita egoten direla uda aldean garbiketa lanetarako—.
Abonatuak ez direnek 7,5€ ordaindu beharko dute igerilekuetarako sarrera bakoitza, eta 4 eta 16 urte bitartekoek 5€.
Igerilekuak erabiltzeko oharrak:
- Edukiera erdira mugatuko da eta horregatik aldez aurretik egin beharko da erreserba.
- Aldagela eta dutxek % 35eko muga izango dute, eta igerilekuetan zein bertako egonlekuetan segurtasun distantziak mantendu beharko dira —distantziak mantentzeko beharrezko seinalizazioak egongo dira—.
- Instalazioetan zehar ibiltzeko derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.
- Goizez ala arratsaldez soilik egon ahalko da igerilekuetan, eta erreserba egiterakoan aukeratu beharko da:
- Goizeko txanda: 11:00-15:15.
- Arratsaldeko txanda: 15:45-20:00.
- Partzela mota ere aukeratu beharko da erreserba egiterakoan. Bi mota egongo dira:
- Belardiko partzelak —92 daude—: 5, 3 eta 2 pertsonako partzelak daude.
- Igerian egiteko partzela: partzela indibiduala da, igerian egiteko helburu bakarrarekin doazen erabiltzaileentzat.
- Erreserbak egiterakoan ere, abantailak izango dituzte abonatuek. Honela egin behar dira erreserbak:
- Abonatuak:
- Kiroldegietako harreretan —Elexalde, Urreta eta Unkina—.
- Galdakaoko Udalaren webgunearen bitartez.
- Astebete lehenago egin ahalko da erreserba, asko jota.
- Abonatuak ez direnek:
- Kiroldegiko harreran.
- 24 ordu lehenago egin ahalko da erreserba, asko jota.
- Derrigorrezkoa izango da NANa.
- Abonatuak: