Emakumeen osasunaren inguruko tailerra eskainiko du Mairik, gaur

Argazkia: ABC Medical.

Galdakaoko Mairi Eskola Feminista martxan dago, eta horren baitan Osasuna emakumeetan. Zaintzeko bere burua zaintzea tailerra eskainiko du. Saioa gaur, ekainak 8, izango da, Torrezabal Kultur Etxean.

Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak berdintasuna lortzeko lan egiten du eta bide horretan, Mairi Eskola Feminista sortu berri du.

Eskolaren helburu nagusiak «emakumeen ahalduntzea sustatzea eta pentsamendu kritikoa ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik indartzea» dira, eta horretarako doako lau tailer antolatuko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Lehenengo saioa apirilaren 27an izan zen, eta bigarrena aldiz, gaur, ekainak 8, izango da. Osasuna emakumeetan. Zaintzeko bere burua zaintzea izenburupean, emakumeen osasunaren inguruan arituko dira saioan.

Saioa 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean, eta sarrera librea izango da.

situs togel

situs toto