‘EMDLM. Mundu guztietan onena’ ikuskizuna hartuko du barikuan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EKE
Torrezabal Kultur Etxearen 30. urteurrena ospatzeko egitarauaren baitan, aretoak Ane Pikaza eta Gheadaren ‘EMDLM. Mundu guztietan onena’ ikuskizuna hartuko du barikuan.
Torrezabal Kultur Etxeak 23 ikuskizun hartuko ditu irailetik abendura bitarte, Galdakaoko Udalak aretoaren 30. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarauaren baitan. Barikuan, urriak 25, Ane Pikaza eta Gheada helduko dira aretora, ‘EMDLM. Mundu guztietan onena’ antzezlana eskaintzeko.
‘EMDLM. Mundu guztietan onena’ hau bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa da eta Ane Pikazak interpretatzen du.
Sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 4 eta 8 euro arteko prezioan.