Eneko Arrieta, txapeldunorde Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa lehiatu zen pasa den uztailaren 4tik 6ra Avilesen. Bertan parte hartu zuen Eneko Arrieta galdakoztarrak eta kirolaria txapeldunorde izan zen.
Iaz Cartagenan antolatutako Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa irabazi zuen Eneko Arrieta galdakoztarrak eta aurten ere lehiaketa honetan parte hartu du, kasu honetan uztailaren 4an.
Avilesen antolatu zen aurtengo Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa eta Arrieta txapeldunorde izan zen.
Galdakoztarrak bigarren postua lortu zuen sailkapenean, Roberto Martínezen atzetik.