Erdi Aroko Azoka Solidarioa antolatuko du GBGEk gaurtik domekara bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gaurtik domekara bitarte Erdi Aroko X. Azoka Solidarioa antolatuko du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Agirre Lehendakariaren plazan izango da eta 15 postu inguru izango dira.
Aurten ere Galdakaoko Boluntarion Gizarte Elkarteak Azoka Solidarioa antolatuko du Galdakaon. Zehazki, hitzordu tradizional honen hamargarren edizioa gaurtik, maiatzak 24, domekara bitarte izango da.
Azoka Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko da eta guztira 15 artisautza eta gastronomia postu biltzea aurreikusi dute. Hauek gaur arratsaldean 17:00-21:00 ordutegia izango dute, bihar 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 eta domekan 10:00-13:00; baina ordutegian aldaketak izan daitezkeela azaldu dute antolatzaileek.
Postuez gain, azokako hiru egunetan zehar haurrentzako animazioa egongo da eta bihar arratsaldean aurpegi margoketa.