Errepide mozketak izango dira asteburuan Irubideko biribilguneko obren ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Oskar Cubillo
Aurrera doaz Irubideko biribilguneko obrak eta hurrengo pausoak eman ahal izateko hainbat mozketa izango dira inguruan asteburuan. Uztailaren 14tik 17ra izango dira mozketak eta hemen batu ditugu hauen ordutegiak.
Galdakaoko Irubideko bidegurutzearen ordez, 70 metroko diametroa duen biribilgune handi bat jarriko da, eta bide lasterrak jarriko dira N-634 errepidean, bai Bilborako noranzkoan eta baita Bilbotik BI-625 errepiderantz ere.
Horretarako lanak aurrera doaz eta hurrengo faseak gauzatu ahal izateko asteburuan hainbat mozketa egin beharko direla iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Zehazki, uztailaren 14tik 17ra izango dira mozketak:
- Uztailaren 14tik, barikutik (21:00) 16ra, domekara (21:00): N-634 eta BI-625 errepideen bidegurutzeko trafikoa berrantolatuko da eta ezkerrerako birak kenduko dira Bilborako eta Basaurirako noranzkoan, horretarako Aperribaiko eta Bengoetxeko itzulbideak erabili beharko dira
- Uztailaren 16tik 17rako gauean (domeka gaueko 21:00etatik asteleheneko 06:00etara): N-634 eta BI-625 errepideen bidegurutzea erabat itxiko da; halaber, A-8 eta N-634 errepideen arteko irteera-adarra itxiko da Bilborako
Mozketei buruzko informazio gehiago ezagutu daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaimove webgunean.