Errolda zuzenean online jasotzeko aukera ezarri du Galdakaoko Udalak

Argazkia: BINKE.

Erroldarekin lotutako zenbait izapide online egiteko aukera galdakoztarren eskura jarri du Udalak. Horretarako, identifikazio digitalaren bidez sartu behar da, eta izapideak urteko edozein egunetan eta eguneko edozein ordutan egin ahal dira.

Galdakaoko Udalak erroldarekin lotutako hainbat izapide online egiteko aukera herritarren eskura jarri ditu, eta horri esker herritarrek egoitza elektronikoaren bidez etxetik egin ahal dituzte tramite horietako asko orain, udal bulegoetara joan beharrik gabe.

Bulego birtualak erroldarekin zerikusia duten izapide ohikoenak modu «erraz, azkar eta seguruan» egiteko aukera eskaintzen du. Horretarako, identifikazio digitalaren bidez sartu behar da, eta izapideak urteko edozein egunetan eta eguneko edozein ordutan egin ahal dira.

Zehazki, dagoeneko erroldatuta dauden herritarrek honako izapide hauek egin ahal izango dituzte:

  • Erroldatze ziurtagiriak berehala deskargatu
  • Erroldako datuak eguneratu, aldaketaren bat edo akatsen bat dagoenean
  • Herrian bertan egindako bizileku aldaketa jakinarazi
  • Atzerriko egoiliarren kasuan, erroldaren berrespena edo berritzea izapidetu

Bestalde, oraindik Galdakaoko erroldan alta emanda ez dauden pertsonek ere egoitza elektronikoaren bidez eskatu ahal izango dute alta, dagokion ziurtagiri digitalaren bidez identifikatuta.

situs togel

situs toto