«Eskerrik asko!», Josu Zabalo
Josu Zabalo Bilbao
BINKE / 2019ko apirila
Eskerrik asko!
Abiada bizian pasatu da Korrika 21 guretik, ariniketan. Zeozer utziko du zurrunbilo horrek, baina. Denetan garrantzitsuena hauxe: Galdakaok eta Usansolok erakutsi dutela, beste behin ere, hizkuntzaren berreskurapenerako hain beharrezkoa den herri nahia, orain artean egin izan duten bezala. Euskararen geroa errautsetan amilduko ez dena badakigu. Korrika-Euskal Herria-Euskara banaezinak dira. Hiru erreferentzi dontsuok barneratuak izan daitezen, asko lagundu du Korrikaren zentzu herritar eta partehartzaileak, ekimen zabala, dinamikoa eta bizia dela medio euskarak denon partaidetza behar du, txiki, gazte zein helduena, guztiontzat eta guztiona da. Gizarte osoaren eragina lotu nahian, hamaika pertsonaren eskuhartzeak, hotsak, lurrinak, gogoak eta lan emankorrak ezina ekinez egina esaera hutsa ez dela frogatzen dute. Erreza da pertsona bakar bati eskerrak ematea: nahikoa da eskerrik asko esatea. Trantze larriagoa da, ordea, hainbeste laguni egindako lan handia eskertzea, norbait ahaztuko duzulako beldurrez. Horregatik, ondoko formula hau erabiliko dut: mila esker Korrikan, modu batera edo bestera, parte hartu duzuen galdakoztar eta usansolotar guztioi!