Esther Pomarek zilarrezko domina lortu zuen Miranda de Ebroko Irekian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Azaroaren 25ean Miranda de Ebroko Irekia lehiatu zen eta hitzorduan Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko Esther Pomaresek parte hartu zuen. Gazteak zilarrezko domina lortu zuen haur mailan.
Ehundaka gazte batu ziren pasa den asteburuan Miranda de Ebron, taekwondo irekia lehiatzeko. Zapatuan, azaroak 25, izan zen eta hitzorduan, beste hainbaten artean, Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko kide bat izan zen.
Esther Pomarek parte hartu zuen Miranda de Ebroko lehiaketan eta gazteak zilarrezko domina lortu zuen haur mailan.
Bestalde, Pomarek eta Urreta Taekwondo Taldeko kide duen Ager Estebanek Bizkaiko Taekwondo Federazioak antolatutako kadete mailako borrokaldi jardunaldian parte hartu zuten azaroaren 18an,