Etxebizitza eskubidearen aldeko kalejira antolatu dute Galdakaon

Mobilizazioa
BINKE / 2022ko urtarrila

Etxebizitza eskubidearen aldeko kalejira antolatu dute Galdakaon

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria

Galdakaoko Elkarlaguntza sareak eta Etxebizitza sindikatuak kalejira antolatu dute urtarrilaren 15ean.

Etxebizitza «herritar guztien oinarrizko eskubidea dela eta horretarako neurriak hartu behar direla» bultzatu nahian, Galdakaoko Elkarlaguntza sareak eta Etxebizitza sindikatuak kalejira bat antolatu dute urtarrilaren 15ean 12:00tan Santi Brouard plazatik hasita.

Kalez kale ibilaldia egin ondoren, txokolatada antolatuko dute, eta bukatzeko, etxebizitza baten zozketa sorpresan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.