Etxebizitzari buruzko hitzaldia eskainiko du Galdakaoko Emantzipazio Bulegoak

Argazkia: El Independiente.

Gazteei zuzendutako hitzaldia eskainiko du gaur, maiatzak 29, Galdakaoko Emantzipazio Bulegoak. Saioan etxebizitzaren arloan gaur egun dauden aukera eta baliabideen inguruan arituko dira.

Galdakaoko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Emantzipazio Bulegoa jarri zuen martxan apirilean berriz Udalak. Zerbitzua eguazten eta barikuro eskaintzen da, Torrezabal Kultur Etxean.

Zerbitzu horretaz gain, gazteei zuzendutako hitzaldiak eskainiko ditu Emantzipazio Bulegoak hurrengo asteetan.

Lehenengo saioa gaur, maiatzak 29, izango da, eta etxebizitzaren arloan gaur egun dauden aukera eta baliabideak izango ditu hizpide. Bertan, alokairu aukerei, gazteentzako laguntzei eta Etxebide zerbitzuari buruzko informazioa eskainiko da, baita etxebizitza bilatzeko orduan erabilgarriak izan daitezkeen tresna eta aholku praktikoak ere.

Bigarren hitzordua aldiz, ekainaren 12an izango da, eta udan lana bilatzeko baliabideak eta aholku praktikoak izango dira ardatz. Lan bila hasi nahi duten edo lehen esperientzia profesionala eskuratu nahi duten gazteei zuzendutako saioa izango da, eta kurrikulumaren prestaketa, lan eskaintzen bilaketa edo hautaketa prozesuetarako gomendioak landuko dira.

Hitzaldi biak 18:30ean izango dira, Torrezabal Kultur Etxeko 1. pisuan.

situs togel

situs toto