Etxegarai-Gaminde eta Beitia-Mendizabal, garaile Emakume Master Cuparen Usansoloko jardunaldian

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Emakume Master Cuparen eskuz binakako elite partida bi hartu zituen Unkina pilotalekuak atzo, otsailak 4. Etxegarai-Gaminde bikoteak Garai-Osesen kontra irabazi zuen eta Beitia-Mendizabal bikoteak Uriarte-Capellan garaitu zuen.

Usansolotarrek lehen mailako pilotaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Unkina pilotalekuan, izan ere, Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen eskuz binakako elite partida bi hartu zituen frontoiak.

D multzoko lehen partida jokatu zuten EtxegaraiGamindek eta GaraiOsesek eta lehen bikotea nagusitu zen 22-10. BeitiaMendizabal izan zen arratsaldeko beste bikote irabazlea, UriarteCapellan 22-19 garaitu ostean.

Bestalde, gazte mailako beste bi partida interesgarri ere jokatu ziren Usansolon, Zarrabeitiak eta Urrutikoetxeak Monjeren eta Elorzaren kontra irabazi zuten; eta Galdosek eta Zelaiak Gomezen eta Sagarduiren aurka garaipena lortu zuten.