«Euskara kalean», Rosa Mari Angulo

Rosa Mari Angulo Muñoz
BINKE / 2016ko ekaina

Euskara kalean

Azken bolada honetan eztabaida handia sortu da euskarari buruz; hezkuntza arloan, batez ere. Hamarkada batzuk pasatu dira D eredua ezarri zenetik baina emaitzak hasieran pentsatzen genuen bezain onak ez direla diote. Gezurra dirudi, urteak pasa arren egoera ez da aldatu. Ikastola edo eskola barruan besterik ez da gure hizkuntza entzuten.

Ikasle askok, akademikoki  nahiz eta emaitzak onak lortu, ez dute kalean hitz bat ere euskeraz egiten. Ez da erreza honi  buelta ematea. Argi dago ezin diogula eskolari egoera honen ardura leporatu eta horregatik guztion laguntza  behar da gure hizkuntzak norabide berria har dezan.

Gurasook seme-alabak euskaraz aritzera bultzatzeko zeregin garrantzitsua dugu.

Hala ere, beste gizarte-eragile batzuk ezinbestekoak dira euskera dagokion tokian jartzeko.  Erraza ez dela badakigu baina  gauza txikiengatik hasi gaitezke.  Adibidez, kirol munduan lan egiten dutenek eragin handia daukate gure seme-alabengan. Ez da harrigarria erdara entzutea entrenatzaile gazteetan  nahiz eta euzkaraz alfabetatu izan diren. Ezin dugu  hori aldatu? Guztion lana da.