Euskaraldiko txapak banatuko dituzte Galdakaon hurrengo egunetan zehar

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Otamotz

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten eta izen-ematea oraindik zabalik dagoen arren, txapen banaketa hasi dute Galdakaon honezkero. Hurrengo egunetan zehar jarraituko dute eta hemen batu ditugu txapak eskuratzeko lekuak eta ordutegiak.

Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean. Izena emateko epea martxoaren 15ean hasi zen eta ehunka galdakoztarrek eman dute honezkero.

Ekimenarekin bat egiteko aukera maiatzaren 15era bitarte egongo da irekita eta webgune bitartez egin daiteke, eta baita herrian jarri diren buzoietan ere.

Ekimena heltzen den bitartean ordea, txapak banatzen hasi dira Galdakaon eta hurrengo egunetan ere jarraituko dute, toki eta ordutegi hauetan:

Maiatzak 8, eguena
17:00-19:00 Zamakoa gurutzean eta kiroldegi aurrean

Maiatzak 9, barikua
17:00-19:00 Urretan
19:00-21:00 Someran

Maiatzak 10, zapatua
12:00-14:00 Iturrondon

Maiatzak 14, eguena
17:00-19:00 Zamakoa gurutzean eta kiroldegi aurrean

Maiatzak 15, barikua
17:00-19:00 Zamakoa gurutzean eta kiroldegi aurrean

Maiatzak 16, zapatua
19:00-20:00 Kurtzean

Halaber, egunero udaletxean eskuratu daitezke txapak.