
Film baten moduan eszenaratzen den ‘Itzulera’ obra eskainiko du Dejabu konpainiak Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Azkuna Zentroa
Dejabu konpainiak ‘Itzulera’ ikuskizuna eskainiko du barikuan, otsailak 14, Torrezabal Kultur Etxean. Zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana.
Ekainera arte hartuko duen egitarau zabaleren baitan, musika, antzerkia, dantza eta beste hainbat alor uztartzen dituzten saioak eskainiko ditu Torrezabalek. BINKEk jaso zuen moduan, guztira 23 ikuskizun hartuko ditu areto galdakoztarrak urtea hasteko.
Hauetako bat barikuan, otsailak 14, izango da eta Dejabu konpainia izango da protagonista. Taldeak ‘Itzulera’ ikuskizuna eskainiko du 20:00etan, zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen den lana.
Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea.
Saiorako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 6 eta 8 euro arteko prezioan.