
Francisco Fernandez eta Victor Trimiño Bizkaiko PSEren Batzorde Eragile berriaren kide izendatu dituzte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko PSE-EE
Bizkaiko PSEk Batzorde Eragile berria izendatu zuen zapatuan, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Talde berrian Galdakaoko PSEren kide bi daude: Francisco Fernandez eta Victor Trimiño.
Bizkaiko PSE-EEk alderdiaren X. Kongresua antolatu zuen zapatuan, martxoak 22, eta honetan Mikel Torres aukeratu zuten berriz idazkari nagusia, botoen %96,2arekin. «Gaur egun Bizkaian egonkortasuna badago, Bizkaiko Sozialistok herriaren erantzukizunagatik eman nahi izan dugulako da», adierazi zuen Torresek.
Idazkari nagusiarekin batera Batzorde Eragile berria izendatu zuten eta talde honen baitan Galdakaoko PSEren kide bi daude: Francisco Fernandez eta Victor Trimiño.
Fernandez Antolaketa idazkaria izango da eta Trimiño aldiz, Trantsizio Ekologikoaren eta Klima Aldaketaren idazkaria.
Francisco Fernandez

Victor Trimiño
